Kantasaioa 07
2008 Urtarrila 8

Dakigun bezala, orain dela gutxi (Abenduak 20) Kantasaioa 07 ospatu zen gure eskolako aretoan, eta aurten epaileak zuzenki jokatu dute eta Batxilergoko 2A gelari eman diote lehenengo postua.
Esan behar da, gela honek oso ondo prestatu zuela showa, entsaio ugarirekin eta ekipo ugari antolatuz doinua, letra, koreografia, jantziak eta beste gauzak prestatu behar baitziren.
Hala ere, meritoa ez diegu kenduko batxilergoko beste gelei, oso ondo egin baitzuten.
Irakasleek ere, urtero bezala, bere abestia idatzi eta kantatu zuten. Nire ustez, aretoan geunden guztiak eskerrak eman behar dizkiegu irakasle guztiei, barre batzuk bota genituen eta beraien kontura.
Orain oporretatik bueltan, saria gozatzeko aukera izango dugu eta ostegunean hamaiketakoa izango dugu gelakideontzat. On dagigula!!

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.