Marea

2008 Urtarrila 8

Marea taldea 1997an sortu zen. Kutxi Romero abeslaria aurreko bost urteetan Berriozarko punki A.T.Z. taldean egon zen. Abeslari nafarrak betiko rock and roll-a abestu nahi zuen. Horretarako Alen Ayerdi Begirako bateria ohiari deitu zion. Edu Beaumonteri ere deitu zion eta honek bere lagun El Piñasi, baxuzalea. César Ramallo ere taldean sartu zen. Gitarrista bat falta zen taldean eta David Díaz, Kolibrí, izan zen.

Taldearen lehen diskak La Patera izena zuen eta zortzi abestiko diska izan zen. Herrietako tabernetan hasi ziren jotzen eta bertan saltzen zituzten diskak. Diskografia askotara bidali zituzten kopiak horietako batek deituko zielakoan. Aste batzuk pasa ondoren BMG multinazionalak deitu zien eta bost diskako kontratu bat aurkeztu zien. Ez zeuden oso ziur baina azkenean aurrera egitea erabaki zuten.

Izenez aldatu behar izan zuten La Patera talde baten izena baitzen eta diskari Marea izena jarri zioten. Bira labur bat egin zuten Sevillako Reincidentes taldearekin eta Narco eta Los Porretas bezalako taldeak ezagutu zituzten. Bira hau amaitzean Euskal Herrian jotzen hasi ziren Etsaiak, Soziedad Alkoholika, La Polla eta beste talde askorekin batera.

Multinazionalarekin ez zituzten harreman onak eta bota egin zituzten. 2000 urtean Iruñeako GOR konpainiarekin kontratu bat sinatu eta beraien bigarren diska argitaratu zuten, Revolcón izenekoa.

2002an Iñaki Antón “Uoho”, Extremoduro eta Platero y Tú-ko gitarristarekin beraien hirugarren diska egingo dute Mareako kideek eta Besos de Perro deituko diote. Bi hilabete eman zituzten diska hau grabatzeko eta bi hilabete horietan Iñakik rock and rollari buruz asko irakatsi zien, beraien ustetan liburu batek baino gehiago.

Laugarren diska bat atera zuten eta Kolibrík bere etxean egin nahi zuen, estudio txiki bat zuelako bertan. Aurrera egin zuten eta 28.000 puñaladas izenburua jarri zioten. 2004ko apirilaren 22an argitaratu zuten diska eta aste bat baino gutxiago pasatzean urrezko diska zirela jakinarazi zieten eta, aldi berean gainera, Besos de Perro diskarengatik, 50.000 diska baino gehiago saldu zituztela.

Kutxi Romerok kontzertu bakoitzeko bi botila Ron Cacique edaten zituen eta, halako batean, Lleidako kontzertuan, publikoaren gainera bota zuen bere burua baina, zoritxarrez, lurrera erori eta besoa hautsi zuen. Honen ondorioz ez zuen gehiago jo nahi eta bi urtez egon ziren kontzerturik eman gabe. Entzuleen zorionerako berriro eszenatokira igo nahi izan zuten eta azken diska bat argitaratu zuten, Las aceras están llenas de piojos izenburuarekin.

Azkeneko diskaren biran Donostian egon ziren eta bertan egon nintzen: benetan talde ikaragarria da; oso musika ona egiten du.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Marea”

  1. 01

    Talde oso ona benetan! Notizi oso ona gustatu zait! aio!!!!!

    ibeloki-(e)k 2008 Urtarrila 28-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta