Disney-ren gainbehera

2008 Urtarrila 15

“Piratas del Caribe”-ren sarrerako iruzkinak ikusita, gehiago kritikatzeko gogoa piztu zait. Hasteko, ez dut esan eszenografia txarra izan denik, baina zuek ematen didazue arrazoia… jaso dituen sariak (entzun gabea nuen sariren bat jaso zuenik), musikarengatik izan dira.

Bigarrena eta hirugarrena ez dira onak, istorioa luzatzen saiatu dira, hau da, lehenengo filmak izan zuen arrakasta ikusirik, ahal izan duten moduan luzatu dute beste atal bat egin ahal izateko. Zer gertatu da? Azkenean, beste bi atal egin dituztela.Johnny Deep

Ikusiko dugu ea zer gertatzen den filma honen 4. zatiarekin. Bai, laugarren atala bat prestatzen ari dira.
Argi zegoen, hirugarrenak izan zuen amaiera kontuan hartuta, laugarren bati ateak irekita uzten ari zirela. Oraingoan, Will Turner-ren (Orlando Bloom) egoera konpontzeko, Elizabeth ( Keira Knightley panpina maitea) betiereko bizitza ematen duen iturriaren bila hasiko da, nola ez, Jack Sparrow (Johnny Deep) laguna ondoan duela. Ez dut esango
bosgarren bat ez egitea espero dudanik, aurreko artikulua idatzi baino lehen ez bainenkien laugarrena egingo zutenik, eta nahikoa da gauza bat esatea, egia bihurtzeko.

Hala ere, ez dut ulertzen nolatan erabaki duten laugarren filma bat egitea, Orlando Bloom-ek eta Keira Knightley-ek, hirugarrena haien azkeneko filma izango zela esan zuten eta. Eta Johnny Deep-en egoera ere ez dut ulertzen. Aktoreari, bere bizitza osoan, bere filmetako paperen errepikapena nahiko nazkantea iruditu zaio, eta orain, pertsonaia bera antzeztuz laugarren pelikula egin nahi izatea oso arraroa iruditzen zait.

Gaira bueltatuz, irrikitan nago laugarren zati hau ikusteko, gehien bat, Disney-ren “film-luzatze teknikak” hobe ezagutu nahi baititut. Walt Disney Askotan gertatu izan da Disney-ko filma oso famatuekin, bigarren eta hirugarren atalak egin dituztela, eta oso txarrak iruditu zaizkidanak, hala nola, Errauskine, Ederra eta Piztia eta bestelakoak. Bai, hauek ere, beren bigarren eta batzuek hirugarren atalak izan dituzte. Bata bestea baino mingarriagoa. Eta zergatik esaten dut honako hau? Batez ere, orain dela urte batzuk egin zituzten filmak (Walt Disney famatu egin zutenak) okertzen ari direlako, betiko klasikoak gaur egungo marketin-legeen arabera ekoizten dituztelako. Nola demontre luza dezakete, Errauskine antzeko filma bat?

Errauskine 3Ea ba, Errauskine azkenean printzearekin ezkontzen da, eta punto. Ez dago bigarren atalik. Loti Ederrarekin eta Edurne Zurirekin ere berdin :Printzearen musuarekin esnatu, ezkondu, eta kitto. Ez dago istorio horiek luzatzeko beharrik. Baina beno, dirua, dirua da. Hala ere, kontutan hartzen badugu Disney konpainiaren gainbehera, ez zait oso arraroa iruditzen tankera honetako filmekin, ahal duten diru gehien ateratzen saiatzea.

 

encantadaOrain dela gutxi atera duten “Encantada” filma gainbehera honen froga da. Filma entretenigarria da, baina, istorioa osatzeko, aurreko Disney pelikulen detaileak hartu dituzte. Hala ere, nire ustez, filma oso atsegina da, originala (lehen esan dudan detaile horiek kontuan hartu gabe) eta arratsalde atsegina pasatzeko ona iruditzen zait. Hau izan da Disney-ren (urte asko pasa ondoren) azken urte hauetako filma onenetarikoa (beste guztiak kontuan hartuta, normala).

Bukatzeko, esandakoa errepikatzeko beharra dut. Piratas del Caribe-ren hiru pelikula nahikoa dira. Ez itzazue gure begiak torturatu, laugarrena eginez. Horrela, 80 urterekin, Piratas del Caribe 30-en estreinaldian ikusten dut nire burua.

 

Eta opari bezela, azkeneko argazki kurioso hau. Hau bai dela “fotogramak” aurrezteko modu ona (izenburua ez da nirea).

 

 

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Disney-ren gainbehera”

  1. 01

    Kaixo!!
    Asko harritu egin nau notizi honek. Ados nago zurekin “Piratas del Caribe”-ri buruz hitz egiten duzunean. Nire ustez gehiegi luzatzen ari dira istorio hau. Ideiak azkenean originaltasuna galtzen baitute.

    Aioo!!

    garbine-(e)k 2008 Urtarrila 27-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta