Animalien bitxikeriak
January 24th, 2008
Jakina da natura oso alditsua dela, eta hori frogatzeko, horra hor hainbat adibide:
- Eltxoak 47 hortz ditu, marrazo baleak 4.500 baino gehiago eta katu-arrainak 9.280 hortz ditu.
– Alpeetako salamandrak 3 urte eta 2 hilabeteko haurdunaldia du, elefanteak 22 hilabetekoa eta sudur motzeko bandicut-aren haurdunaldia berriz, 12 egunekoa da.
- Behi batek 182.500 litro metano isurtzen ditu atmosferara urtero.
-Bi zangoen gainean ibiltzen den animaliarik bizkorrena ostruka da. 67 km/h abiadura har dezake eta abiadura horretan mantendu denbora osoan zehar.
- Armiarma baten sarea lodiera bereko altzariru alanbrea baino sendoagoa da.
- Euli arruntek presio atmosferiko-ari sentsibleak diren zelula bereziak dituzte gorputzean. Arrazoi honengatik, ia ezinezkoa gertatzen da euli bat eskuarekin zapaltzea; baina, oso erreza da euliak hiltzeko gailu batekin zapaltzea, hauek zuloak baitiituzte eta honegatik presioa ez da horrenbeste aldatzen.
– Komodoko dragoi emeak harrik gabe ugaldu daitezke.
- Afrikar elefantea lurreko animaliarik handiena da. Mantentzeko egunero 200 kg janari baino gehiago jan behar ditu, eta honegatik 16 h egunean jaten igarotzen ditu.
- Lau zangoen gainean ibiltzen den animaliarik azkarrena gepardoa da. 100 km/h abiadura lor dezake baina, oso denbora gutxian mantendu. Bere azelerazioa mirestekoa da baita ere, 72 km/h abiadura lortzen du 2 segundutan.
- Grant-eko gazelak ez du urik behar bizitzeko. Gazela saltariak metro bat baino gutxiago neurtzen duen arren, 3 metroko altuera duen saltoa egiteko gai da geldi egonik.
- Rivulus marmoratus arrain tropikala hilabeteetan zehar bizi daiteke uretatik kanpora.
- Ahatearen karraskak ez du oiartzunik egiten.
– Itsaz – zaldien espezian arrek erditzen dute.
- Labezomorroak astebete bizi litezke bururik gabe gosez hil arte.
-Kolibriak egunero bere pisuaren erdia jan behar du mantentzeko.
-Dirudienez, marrazoak dira inoiz gaixotzen ez diren animalia bakarrak. Inmune dira edozein gaixotasunei, baita kantzerrari ere.
-Marraskiloa 3 urtez egon daiteke lotan.
-…
Ikusi dugunez, nahikoa da gure inguruneari begiradatxo bat ematea edozein bitxikeriarekin topo egiteko.


2 comments on “Animalien bitxikeriak”
01
Kaixo,interesgarria iruditu zait animalien inguruan idatzitakoa.Gauza harrigarri asko irakurri baitut.
Agur!!
02
[...] Animalien bitxikeriak [...]
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.