Animalien bitxikeriak

2008 Urtarrila 24

Jakina da natura oso alditsua dela, eta hori frogatzeko, horra hor hainbat adibide:

- Eltxoak 47 hortz ditu, marrazo baleak 4.500 baino gehiago eta katu-arrainak 9.280 hortz ditu.

- Alpeetako salamandrak 3 urte eta 2 hilabeteko haurdunaldia du, elefanteak 22 hilabetekoa eta sudur motzeko bandicut-aren haurdunaldia berriz, 12 egunekoa da.

- Behi batek 182.500 litro metano isurtzen ditu atmosferara urtero.

-Bi zangoen gainean ibiltzen den animaliarik bizkorrena ostruka da. 67 km/h abiadura har dezake eta abiadura horretan mantendu denbora osoan zehar.

- Armiarma baten sarea lodiera bereko altzariru alanbrea baino sendoagoa da.

- Euli arruntek presio atmosferiko-ari sentsibleak diren zelula bereziak dituzte gorputzean. Arrazoi honengatik, ia ezinezkoa gertatzen da euli bat eskuarekin zapaltzea; baina, oso erreza da euliak hiltzeko gailu batekin zapaltzea, hauek zuloak baitiituzte eta honegatik presioa ez da horrenbeste aldatzen.

- Komodoko dragoi emeak harrik gabe ugaldu daitezke.

- Afrikar elefantea lurreko animaliarik handiena da. Mantentzeko egunero 200 kg janari baino gehiago jan behar ditu, eta honegatik 16 h egunean jaten igarotzen ditu.

- Lau zangoen gainean ibiltzen den animaliarik azkarrena gepardoa da. 100 km/h abiadura lor dezake baina, oso denbora gutxian mantendu. Bere azelerazioa mirestekoa da baita ere, 72 km/h abiadura lortzen du 2 segundutan.

- Grant-eko gazelak ez du urik behar bizitzeko. Gazela saltariak metro bat baino gutxiago neurtzen duen arren, 3 metroko altuera duen saltoa egiteko gai da geldi egonik.

- Rivulus marmoratus arrain tropikala hilabeteetan zehar bizi daiteke uretatik kanpora.

- Ahatearen karraskak ez du oiartzunik egiten.

- Itsaz - zaldien espezian arrek erditzen dute.

- Labezomorroak astebete bizi litezke bururik gabe gosez hil arte.

-Kolibriak egunero bere pisuaren erdia jan behar du mantentzeko.

-Dirudienez, marrazoak dira inoiz gaixotzen ez diren animalia bakarrak. Inmune dira edozein gaixotasunei, baita kantzerrari ere.

-Marraskiloa 3 urtez egon daiteke lotan.

-…

Ikusi dugunez, nahikoa da gure inguruneari begiradatxo bat ematea edozein bitxikeriarekin topo egiteko.

 

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Animalien bitxikeriak”

  1. 01

    Kaixo,interesgarria iruditu zait animalien inguruan idatzitakoa.Gauza harrigarri asko irakurri baitut.

    Agur!!

    aiora-(e)k 2008 Otsaila 1-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta