Ruben Alcantara

2008 Urtarrila 29

Ruben Alcantara 1974ko irailaren 13an jaio zen, Malagan. Ruben BMX-lari profesionala da. 1988an igo zen bere lehenengo BMX-era eta 1997 bukaeran BMX-aren gailurrera iristea lortu zuen, hau da, Ipar Amerikara. Gaur egun Terrible-one, Flybikes eta Foxracing dira bere babesle nagusiak. Momentu honetan Ruben Alcantara BMX-lari errespetatuenetariko bat da eta bere estiloa bizikletan ibiltzeko orduan, imitatuena da.

Honetaz aparte, Rubenek beste BMX-lari batzuei, berak izan zituen aukerak izan ez dituztenei, laguntza eman die babesleak etab. lortzeko eta horietako bat Sergio Layos izan da, gaur egun Rubenekin batera estatu mailan dagoen onenetariko bat.

Argazkian: Ruben Alcantara RideBMX aldizkariaren lehenengo orrialdean.

2007an bere arropa babesleak, Etnies, babesten dituen kirolari guztiekin bideo bat grabatu zuen (Etnies’grounded) eta urteko bideo onenetarikotzat jo du jende askok. Izan ere, Rubenek bideo horretarako grabatutako zatia Nora Cup izeneko lehiaketan irabazle izan zen. Ikusi nahi baduzue sartu hemen bere zatia bakarrik ikusteko. Bideoan eta jarri dudan argazkian ikusiko duzuenez, berari asko gustatzen zaio bizikletaz paretetatik ibiltzea…

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta