Andoaingo 2008ko Ihauteriak

2008 Otsaila 1

Dagoeneko aurtengo ihauteriak iritsi dira.

Pasa den larunbatean kaldereroak izan ziren eta hauexek izan ziren ihauteriei hasiera emango zietenak.

Larunbateko programazioa hauxe izan zen:

18:30etan: Kaldereroak ONTZA Elkartetik irten ziren eta Kaletxikitik Goikoplazaraino eta, han,18:45ean, KANPAMENDUA antolatuko zuten. Ondoren, herrian zehar kalez kale ibili ziren.
Ibilbidea: Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza eta itzulera ibilbide berdinetik.

Ondoren afaria izan zen Ontza elkartean.

Ihauteriak ostegunean hasi dira. Horrekin batera, festa guztia hasiko da igandera arte.

Hauxe izango da egun horietako programazioa:

Urtarrilak 31, OSTEGUN GIZENA
15:00etan: Neska-mutiko guztiak joan bitez MOZORROTUTA beren ikastetxeetara.
3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean bertan geldituko dira. Bertan, gailetak, gozokiak eta
globoak banatuko zaizkie.
Gero, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Kale Nagusira joateko, honako leku hauetatik irtengo
dira:
15:00etan: LA SALLE-BERROZPEko haurrak, LOS PASAI Txarangarekin batera, Kaletxikitik.
IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.
15:15ean:, Ikastetxe guztiak, Kale Nagusian, oinezkoen alderdian, Iturbe zapata-dendaren parean
elkartu eta denak elkarrekin KALEJIRAN txarangak eta dultzaineroak lagunduta, Juan Bautista
Erro, Kaleberria, Bekoplaza, Kale Nagusia, Dr. Huizi eta kanposantuko aldapa igoz, Rikardo
Arregi kalea hartu eta Kabia tabernatik zuzenean Goikoplazara.
Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.
16:15ean PLAY BACKa Goikoplazan.
17:00etan Potxin eta Patxin PAILAZOAK
17:00etan Txokolatada Jubilatuen Elkartean
17:00etan: BELDURRAREN ETXEA Gazte Lokalean.
18:00etan: Maskara Lehiaketaren SARI BANAKETA Urigain Kultur Etxean. Maskarak erakusgai egongo dira bertan 10’30etik 12’30era eta 18’00etatik 20’30ak arte, urtarrilaren 31n eta
otsailaren 1 eta 2an.
19:00etan : Udal Musika Eskolaren KONTZERTU BUFOA Bastero Kulturguneko auditorioan.
Otsailak 1, OSTIRALA
16:30etan HAUR PARKEA Goikoplazan
19:00etan: “La Ruleta de la Fortuna” Gazte Lokalean eta, ondoren, Koadrilen AFARIA bertan.
19:00etan: GORA KALETXIKI txaranga ibiliko da kaleak alaitzen
21:30etan: Yllana taldeak “PAGAGNINI” antzezlana aurkeztuko du Bastero Kulturguneko auditorioan.

Otsailak 2, LARUNBATA
9:00etan: Diana Andoaingo DULTZAINEROEKIN.
12:00etatik 13:00etara: SOINUAK Musika Eskolako ikasleen kalejira. Ibilbidea: Doktor Huizi 6tik,
Bastero ingurura, Kale Nagusia, Eskola kalea, Ondarreta eta Goikoplaza.
12:00etatik 13:30era: Konpartsen poteoa, GAUERDI Txarangak lagunduta, Zubiaurre eta Bastero
bitartean.
17:00etan: Konpartsa eta mozorro guztiek INAUTERI DESFILEAri hasiera emango diote,
AMBERRIA eta JATORRENAK txarangekin. Desfilea Txitibar plazatik aterako da,
Goikoplazara arteko bidea egingo duelarik; ondoren Txarangak eta konpartsak ibiliko dira
20:30ak arte.
23:00etatik 3:00etara ABIBA DISKOJAIA Nafarroa Plazan.
Otsailak 3, IGANDEA
9:30ean: Diana Andoaingo DULTZAINEROEKIN.
12:00etan: Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale ibiliko
dira herrian zehar.
17:00ean: KANPANOLUE ikuskizuna Goikoplazan.
Goikoplazan.
20:00etan: SARDINAREN SEGIZIOA Goikoplazatik irtengo da MUTIL GAZTEAK
Txarangarekin. Segizioan parte hartzen duten GUZTIAK! lutoz jantzita eta kandela eskuan
dutela joango dira.
20:45ean: SARDINAREN EHORZKETA Zumea Plazan.

Espero dut ondo pasatzea aurtengo ihauterietan eta pixkabat kontrolatzea! Badakizue zerekin…

Eta Andoaingoak direnei espero dut programazio honek lagundu izana eta egunen batean hemen geratzea gure herria animatu behar dugu eta!

zabaldubildudel.icio.us

Txutxumutxuak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta