AMERICAN GANGSTER

2008 Otsaila 19

American gangster pelikula amerikarra da. Ridley Scottek filmatu zuen 2007. urtean. 157 minutu irauten du eta aktore nagusiak Denzel Washington, Russel Crowe eta Carla Gugino dira.
Pelikulak kontatzen digu 70. urteetan Estatu Batuetan, mafiek auzo guztiak beraien kontrolpean zituztela, eta nolako egoera bizi zuen jendeak auzo haietan. Frank Lucas pertsonaia nagusia da, beltza da eta bere liderra hiltzerakoan berak hartzen du mafiaren kontrola. Narkotrafikante onena bihurtzen da eta droga oso merke saltzen du, denek droga hori erosten dutelako.

Richie Roberts polizia da eta droga horren jabea harrapatzea da bere lana. Baina pistarik ez du uzten Lucasek, eta horregatik denbora asko pasatzen du poliziak pistarik gabe.
Bukaera nola den jakiteko zinemara joatera animatzen zaituztet, pelikula oso ona delako.

Benetako historia da kontatzen duena, eta Frank Lucas 1991. urtean oraindik bizi zen.
Kritikak oso onak izan ditu pelikula honek. Pelikularen estetika oso ona da, oso elegantea.


Zuzendari eta aktore primerakoak ditu eta hori nabaritzen da.

Denok zinemara pelikula hau ikustera joatea espero dut.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

2 Iruzkinak “AMERICAN GANGSTER”

  1. 01

    Fima polita benetan…

    ainhoa-(e)k 2008 Otsaila 21-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Joango ginake zinemara, baina, garestia da!!!!

    Bestela, klasean ikustea proposatu!

    iratij-(e)k 2008 Martxoa 7-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta