Austria!!
2008 Otsaila 19
Denok dakizuen bezala, 2.batxilergoko talde batek Austria bisitatuko du otsailaren 22tik martxoaren 1a arte. Ateraldi honek aste bete iraungo du.
Bidaia autobusez egingo dugu, eta luzea izango da eta une hori gure klaseko lagunekin eta irakasleekin hitz egiteko eta ondo pasatzeko une aproposa izan daiteke. Hara iristean, Graz-era konkretuki, bertako familiak eta lagun berriak ezagutuko ditugu.
Bertan, gure adineko beste ikasleen etxean egongo gara. Honen bidez, gure ingelesa praktikatzeko aukera izango dugu eta gehienok ezagutzen ez dugun beste hizkuntza bat ere entzungo dugu, alemana. Aste horretan zehar, bertako ohiturak, kultura eta noski pertsona berriak ezagutuko ditugu.
![]()
Gainera bidaian zehar beste toki batzuk bisitatuko ditugu: Frantziako herri batzuk, Italian beste hainbat eta Esloveniako herri bat ere bisitatuko dugu. Nahiz eta toki hauetan denbora gutxi egon, beste kultura batzuk ikusteko aukera polita izango dugu.
Baina onena da han egingo ditugun lagunak Andoainera etorriko direla bueltan, eta orduan ikusiko dituzte gure kulturarekiko desberdintasun eta antzekotasunak.
Espero dut denontzat esperientzia oso ona izatea eta gure arteko harremanak sendotzea!


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.