Badiola oraingan ere albiste.

2008 Otsaila 19

Badiolaren etorrerarekin oso gustura geunden errealzale kopuru haundi bat. Gauza on eta berri asko egingo zituela esan zuen, baita jokalari berri eta onak ekarriko zituela ere, eta oraindik lanean hasi dadin utzi gabe kritika sakonak jaso ditu denon partetik.


Urrutira joan gabe aste honetan Castello-n jokatzeko aurkeztu berri duen ekipazioak zer esan handiak sortu ditu. Jendeak esan du ez diegula gure betiko kolore txuri-urdin tradizionalei uko egin behar. Egia esan, honek ez du ez buru ez hankarik, ze betiko koloreak hor jarraituko dute historian zehar, kamiseta orlegi-horia etxez kanpo jokatzeko izango baita. Beste batzuek ere izan dute zer esana: bi kolore berri hauek ez omen dute Errealaren betiko koloreekin zer ikusirik eta horregatik hobe dela kanpoko ekipazioak kolore txuri-urdinak beste era batera edukitzea.

Eztabaida inozo honen inguruan zera esan nahi dut: bi kolore berri hauek Errealaren historian zehar zerikusi txiki bat badute. 1903. urtean sortutako San Sebastian Recreation Tennis Club izeneko taldeak zituen koloreak dira, eta Erreala sortu aurretik egon zen taldea izan zela esan beharrean nago.

Gure betiko kolore txuri-urdinak ez dizkigu inork kenduko, beti izan ditugu gure ondoan eta gure taldea ezagutarazten dituen koloreak dira. Honek ez du esan nahi beste bi kolore horiek itsusiak edo ez egokiak direnik gure taldearentzat.

Aupa Erreala eta aupa Badiola!!!

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta