GARRANTZI GABEKO OBSESIOA?
2008 Otsaila 19
Udaberria iristear dago. Jada, zuhaitzak loratzen eta eguzki izpiek berotzen gaituzte. Udako premia dugu; hondartzara joatea, arropa gutxirekin ibiltzea… urtaro zoragarria da askorentzat; beste batzuentzat, ordea, urteroko amets gaiztoaren hasiera da.
Zergatik ote? “Operación bikini” famatuarengatik, jendeaurrean gorputz polita erakustean datzan operazioagatik.
Urtean zehar irabazitako kilo madarikatu horiengatik damutu eta geure buruari erronkak jartzeari ekiten diogu. Dieta egitea edo kirola egiten hastea, gimnasio batean izena ematea, … dira ohikoenak.
Baina, tamalez, milaka pertsonarentzat bizpahiru kilo horiek galtzeko nahia, argaltzeko grina hori, anorexia edo bulimia bilakatzen da; pisu galtze hori garrantzirik gabe hasi eta obsesio bihurtzen baita.
Gaixotasun ikaragarri hauek milaka pertsonek jasaten dituzte. Duela urte asko emakumeak ziren gehien bat gaixotasun hau sufritzen zutenak, baina gauzak erabat aldatu dira, gaur egun gizonezkoak ere erortzen baitira tranpa honetan.
Anorexia ez da bakarrik gizentzeko beldurrez jateari uztea: nori bere burua ez gustatzea, nork bere burua ez onartzea ere bada. Argaltasuna, maiz, zoriontasuna eta perfekzioa lortzeari lotzen zaionez, elikagai kopurua murriztu egiten dute.
Dirudienez, telebistetan, aldizkarietan… eta horrelako komunikabideetan ikusten ditugun emakume perfektuak, gazteak, politak eta, batez ere, lirain eta argalak dira zoriontsuenak, bizitza biribila dutenak. Horregatik askok, bizitza horiek imitatzeko, jateari uzten diote.
Baina errealitatea erabat desberdina da, edertasunak ez baitu zoriontasuna ematen, eta are gutxiago, perfekzioak, ez baita minik ez jasatearen sinonimo, nahiz eta gaixo hauek horrela pentsatu.
Arazo hauengatik munduan urtero milaka eta milaka pertsona hil ohi dira, itxurari garrantzi gehiegi emateagatik. Beraz, onartu dezagun nork bere burua eta gorputza; bakoitza dugunarekin ondo sentitzen bagara, besteek ere ondo ikusiko gaituzte!

4 Iruzkinak “GARRANTZI GABEKO OBSESIOA?”
01
Gaixotasun hauen errua ez da komunikabideena. Betidanik existitu izan dira. Diotenez, Kleopatrak hau jasaten zuen.
Beraz, hau argudiatzeko pisu gehiagozko argudioak bilatu behar ditugu
02
Baina hala ere, ezin dugu ukatu gaur egun gai hauek gero eta nabariagoak direla gure gizartean.
Telebistak asko laguntzen dugu egoeran hauen zabalkuntzan, nahiz eta erru osoa harena ez izan. Gu geuk ere gure gorputzarekin bizitzen ikasi behar dugu, eta ez telebista ez aldizkariak, eta ez beste komunikabiderik, ez du laguntzen gaixotasun honen murrizketan.
Nabaria da irudi hauen zabalkuntza gaur egungo komunikabidee guztietan, eta horrek, nahiz konszienteki, nahiz subkonszienteki, asko eragiten du.
Agur!!!!
Ariana
03
primerako lana!
Gaixotasun hau ez da soilik udara partean gertatzen, urte osoan zehar, baina, orain da kasu gehien ikusten ditugun unea.
04
Egia da udan gehiago hitz egiten dela gaixotasun hauei buruz, baino urte osoan gertatzen den arazoa da. Nire ustez komunikabideek erru asko daukate.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.