Jose Ramon Eizmendi, Errealeko entrenatzaile berria

2008 Otsaila 19

Nahiz eta notizi hau berria ez izan, Errealeko entrenatzaileei buruz hitz egin nahi dizuet.

IƱaki Badiola hasi zenetik Errealak bi teknikari galdu ditu: lehenengoa Chris Coleman teknikaria izan zen, taldea uztea erabaki zuen Badiolaren proiektuaren barruan ez zegoelako. Joan baino lehen, argi utzi zuen azkeneko irratsaioan Erreala etorkizun handiko taldea dela.

Colemanen atzetik Pako Aiestaran etorri zen, baina honek ez zuen asko iraun. Presidente izateko hauteskundeen aurretik, Badiolaren proiektuaren baldintzak azaldu zizkioten Pako Aiestarani baina hauteskundeen ondoren, Madrilen elkartu zen Badiolarekin zein izango ziren baldintza berriak aurkezteko. Badiolak ziurtatu zion Ramon Eizmendi izango zela bere lankidea eta Aiestaranek, aldiz, uko egin zion, berak ez zuelako Eizmendirekin lan egin nahi.

Beraz, Jose Ramon Eizmendik lehen taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du 2008ko ekainaren 30a arte. Ondorioz, lehen taldeko teknikari taldea horrela geratzen da: lehen entrenatzailea, Jose Ramon Eizmendi; prestatzaile fisikoa, Karla Larburu; atezainen entrenatzailea, Xabier Manzisidor.

Nahiz eta Eizmendi Sanseko entrenatzailea izan orain arte, bere postua bigarren entrenatzaile zegoenak hartuko du.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta