Manchester United
2008 Otsaila 19
Manchester United futbol taldeak, Ingeles Futbol Ligan jokatzen du, hau da, Premier Ligue-n. Bere izenak esaten duen bezala, Manchester hiriburukoa da. Futbol taldea estatu mailako talde garrantzitsuenetarikoa da, hamasei aldiz Premier Ligue-a irabazirik eta hamaika aldiz FA Cup (Ingalaterran jolasten den Kopa, hemen Errege Kopa izango litzatekeena). Europa mailan, berriz, behin bakarrik irabazi du Europako txapeldunen liga eta beste behin bakarrik UEFA-ko txapelketa.
Ekipoak Newton Heath izena zuen 1878. urtean. Talde honetako partaideak Lancashire eta Yorkshire arteko trenbideko langileak ziren. 1902. urtean enpresa hauek beheak jotzean, J.H. Davies-ek hartu zuen taldea eta gaur egungo izena ipini zion.

Beraien estadioa Old Trafford da baina Bigarren Gerrate Mundialean bonbardeatua izan zenez, Manchester City-ren ( Manchesterreko beste futbol talde bat) zelaian jolastu behar izan zuen. Gerratearen ondoren, futbol arloari dagokionez, Sir Matt Busby ipini zuten entrenatzaile. Honek jubenil mailako jokalariekin jolastea erabaki zuen eta, gainera, arrakasta izan zuen 1956 eta 1957 ligak irabaziaz.
1958. urtea oso urte tragikoa izan zen taldearentzat, Munichera zihoazelarik, beraien abioiak istripua izan eta zortzi jokalari bertan hil zirelako. Gertaera honen ondoren, Manchester futbol taldearen amaiera izango zela zirudien arren, aurrera ateratzea lortu zuen.
Urte horretatik, 1990. urterainoko urteak txarrak izan ziren taldearentzat. 90eko hamarkadan, Alex Ferguson entrenatzaile dutelarik, zortzi liga irabaziko dituzte hamaika urtetan. 1999. urtean, berriz, Europako txapeldun izan ziren finalean Bayern Munich-i irabazi ziotelarik.
Gaur egun, ordea, Manchester United urte onak pasatzen ari da eta lorturiko azken emaitzarik onenetarikoa lehengo urtekoa da, liga irabazi zuten. Aurtengo denboraldian ligako goiko postuetan doa eta Wayne Rooney jokalari ingelesa oso garrantzitsua da.


3 Iruzkinak “Manchester United”
01
Notizia interesgarria Ander!Wayne Rooney da benetan Manchester-ek duen jokalaririk hoberena, eta ez Cristiano Ronaldo!kar kar kar
02
Wayne Rooney oso ona da bai, baina Cristiano Ronaldo askoz obea nahiz eta oso arroa izan. Jaurtitzen dituen faltak geldiezinak izaten dita.
03
BeƱatekin ados nago, nahiz eta Rooney oso ona izan Cristiano Ronaldo hobea da.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.