Artxiboa: 2008 Martxoa

Uraren Nazioarteko Eguna

Asteartea, 2008 Martxoa 25

 
Aurten, 2008. urtean, uraren nazioarteko eguna martxoaren 20an ospatu zen.
Ura eta haren erabilera iraunkorra ezinbesteko elementuak dira gure bizitzan, ezinbestekoak giza komunitateen garapenerako eta ezinbestekoak gure naturari eusteko. Gezurra dirudi, nahiz eta Lurraren bi herenak ura izan, milioika pertsonarentzat ur edangarria lortzea oso zaila izatea, eta honegatik bizia galtzea. Zergatik? Uraren kutsadura, erabilera txarra, zarrastelkeria… […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Paris, beti da Paris

Larunbata, 2008 Martxoa 15

Bi hilabete eskas falta dira frantseseko bidaia egiteko. Aurten ere, Paris bisitatuko dugu!
Orain dela bi urte jada bertara abiatzeko aukera izan genuen, bertako kultura, jendea, eta batez ere hizkuntza gehiago ezagutzeko.
Hendaiatik atera ginen gaueko 10:45ean trenez eta denok oso urduri. Bederatzi orduko bidaia genuen aurretik, eta lo egiteko gogo gutxi. Hasiera batean bata […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

“Eurovision”

Larunbata, 2008 Martxoa 15

Dakizuen bezala, urtero Europako kantariak elkartu egiten dira beraien abesti eta koreografiak erakusteko eta beraien artean lehiatzen dira lehenengo postua lortzeko.
“Eurovision Grand Prix” 1956. urtean sortu zen eta lehenengo konpetizioa Suitzan egin zen. Bertan 7 aktuazio ikusteko aukera izan zuten. Urte horretan bi abesti abesteko aukera zuten, baina geroz eta lehiakide gehiagok parte […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Hernanin ondo pasa, baina ez pasa Hernanirekin

Larunbata, 2008 Martxoa 15

Sagardotegiak oso ezagunak izan dira betidanik gure artean eta denok joan izan gara bizitzan behin bederen beraietako batera, baina askok ez dakigu sagardotegi batean izan diren pertsonek sortzen dituzten iskanbilek eta ekintzek zenbateko kaltea dakarten.

Astigarragan eta Hernanin asko dira aurki ditzakegun sagardotegiak, bertan baitaude Euskal Herriko sagardotegi gehienak eta horregatik sagardotegietara doazen pertsonek sortzen dituzten […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

“Allenrock” Estoparen disko berria.

Larunbata, 2008 Martxoa 15

Otsailaren 26an kaleratu zuen Estopa taldeak bere diska berria, “Allenrock” deitua. Bertan, Jose eta David anaiek asmatutako 12 abesti berri aurki ditzakegu. “Cuando amanece” da diska honen lehen singela eta laister ikusi ahal izango dugu abesti honen bideoklipa, orain dela gutxi amaitu baitute grabatzen. Diska honek bi aste daramatza salmentan, eta iadanik, Espaniako diskarik salduenetarikoa […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

KEN ZAZPIREN ISTORIO ARRAKASTATSUA

Asteazkena, 2008 Martxoa 5

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. KEN ZAZPI izenburupean sartu ziren musikaren munduan.

2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu (Eñaut Elorrieta abeslaria; Igor Artzanegi baxujolea; Beñat Serna gitarrista; Iñaki Zabaleta trikitilaria eta teklatu […]

Gure txokoa | 4 iruzkinak

AMAIERA HELDU DA!

Asteartea, 2008 Martxoa 4

Beti bezala, astea labur gertatu zaigu eta nahi baino azkarrago itzultzeko garaia iritsi da. Ostiralean goiz geratu gara agurrak egin eta bidean jartzeko.

Ez da erraza izaten lagunak uztea eta une gozoari adio esatea baina pena horien truke, Venezia ezagutzeko aukera izango dugu. Eguraldia lainotuta dago eta nahiko hotz baina Venezia Venezia da, ur-maila normalean baino […]

Txutxumutxuak | 5 iruzkinak

Bisita gozagarria

Igandea, 2008 Martxoa 2

Osteguna ere egun berezia izan dugu, Zotter txokolate-egilearen fabrikan bisita oso gozagarria izan baitugu. Ordu bete eskaseko bidaia egin dugu eta paisaia oso politak ikusi ditugu bidean, Riegersburg gazteluaren ondotik pasa gara, esaterako, eta bertatik hurbil dago Zotter txokolate-fabrika.

Bertan Thomas Linshalm-ek harrera oso adeitsua egin digu eta bera izan dugu gidari bisitan. Fabrika […]

Txutxumutxuak | 6 iruzkinak

Graz, hiri atsegina

Larunbata, 2008 Martxoa 1

Ikasle batzuek ez dute hiria ezagutzeko betarik izan eta gaur, asteazkena, 12ak aldera arte eskolak jaso eta gero, Graz hiria ezagutzera eraman ditugu.

Kunsthaus, Murinsel (Mur ibaiko irla), Schlossbergplatz, Glockenturm, Teatroa, Katedrala, Opera, Herrengstrasse, Hauptplatz. Ondoren, bazkaltzeko tartea hartu dugu eta batzuek erosketak egiteko tartea hartu dute. Gero, erretiratu egin gara, gauerako austriarrek antolatu duten […]

Txutxumutxuak | 4 iruzkinak

Elurretara goaz!!

Larunbata, 2008 Martxoa 1

Iritsi garenez geroztik, ezin dugu eguraldiaren kexarik izan: egunez oso epel egiten du (18º) eta gauez hozten badu ere, ez asko. Aurtengo negua oso epel omen doa gurean bezala baina Alpeen inguruan ba omen dago elurrik eta bertara goaz ibilaldi labur bat egin, bertako baso-mutilek garai batean jaten zuten plater gozoa dastatu eta goizean igotako […]

Txutxumutxuak | 7 iruzkinak

jinetajan blogaren 2008 Martxoa artxiboetan zaude.

Meta