Austriarako bidaia luzea!
2008 Martxoa 1
Austriarako bidaia aurten luzexeagoa izan da, izan ere, “Aste Zuria” deitzen dioten oporraldiaren amaieran iritsi gara eta familia asko kanpoan zegoenez, egun bat atzeratu dugu iristeko eguna. Hala ere, beste toki batzuk ezagutzeko aukera izan dugu.
Lehenik, Carcassonnen, Erdi Aroko harresidun hiri zoragarrian geratu ginen. Eguraldia, egia esan, izugarri ona izan zen eta bertako txokoak ere politak; bisitaldia oso atsegina izan zen. Bertan bazkaldu eta berriz ere bidaiari eutsi genion. Bi ordu pasatxoren ostean, Nimesen geratu ginen, Frantziako Proventzan kokatzen da eta erromatar garaiko zirkuak etab ditu. Ilunabarra zen eta bertako ohituren arabera, ez zebilen jende asko kalean, dendak 19:30erako itxi zituzten baina ostirala zenez, jendea bazebilen ohi baino beranduxeago afaltzen etab. Afalostean, berriz, autobusean sartu eta pelikula bat ikusi genuen lotarako prestatu aurretik. Gaueko lehen orduetan batzuek hitz egiteko gogo handia zuten baina, azkenean, denok lortu genuen lo egitea (agian, lo-kuluxkak esan beharko nuke).


Larunbata goizean gosaldu Verona irteeran eta Vicenza-ra joan ginen. Lainotuta zegoen erabat eta ez zuen altxatzeko itxurarik erakusten. Eguraldia, beraz, grisa eta hotza zen, oso hotza. Hiria, hala ere, oso atsegina da, polita, garai bateko palazio, plaza eta eraikin eder, … eta oso kolore goxotakoak, gainera. Bazkaldu ostean, Bassano di Grappa herrira joan ginen, Italian hain ezaguna den grappa likoreari izena ematen dion eskualdera. Herria oso polita da, Ponte Vechio ikusgarria eta grappa …

Nekea nabari dugu eta goiz abiatu gara Paderno del Grapparantz, bertan egingo baitugu lo, La Salle ikastetxe izugarri handi batean. Logela dotoreak, zerbitzu ona, atsedena ere primerakoa eta hurrengo egunerako indarrak hartu genituen. Bertan gidari lanak aritutako bi anaiaren prestutasuna eta adeitasuna oso goraipatzekoak izan dira: Martin anaia, estatubatuarra eta Andrea anaia, italiarra.
Padernon gaur mendiak ikusteko parada izan badugu ere, Treviso eta Meditarreneo ertzera hurbildu ahala, lainoa dugu nagusi eta zati batzuetan oso gutxi ikusi ahal izan dugu. Dena dela, Ljubljanan, Esloveniako hiriburuan, eguraldi bikaina genuen eta bertan buelta bat eman eta bazkaltzeko geldiunea egin dugu. Gustura geunden eta geldialdi luzeagoa nahiko genukeen baina …

Grazera hurbildu behar genuen eta ikasleen jarreretan ere nabari zen: zenbat falta da, noiz iritsiko gara ez dakit zenbat aldiz galdetu ziguten; oihu eta txiliorik ere ez zen falta; hura zen nerbioak kontrolatu-ezina!!
Grazeko HTLBulme-ra iristerako han genituen bertako ikasleak eta beraien familiak zain: ongi etorri adeitsua eskaini ziguten, beti bezala, eta orain asteko lanari ekin behar diogu.

2 Iruzkinak “Austriarako bidaia luzea!”
01
Nola nabari zen autobusean lo egin genuela lehenengo gauean, a ze piurak genituen!
Pena merezi zuen eta behar izanez gero, errepikatuko genukeela uste dut, nik behintzat bai
Lastima eskolan egotea orain.
02
Hori urduritasuna hori!!! Autobusetik jaisteko momentu horretan.
Bisitatutako lekuak oso politak izan ziren, baina gehien gustatu zaidana, esloveniako hiriburua izan da. Hiri oso polita benetan
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.