Elurretara goaz!!

2008 Martxoa 1

Iritsi garenez geroztik, ezin dugu eguraldiaren kexarik izan: egunez oso epel egiten du (18º) eta gauez hozten badu ere, ez asko. Aurtengo negua oso epel omen doa gurean bezala baina Alpeen inguruan ba omen dago elurrik eta bertara goaz ibilaldi labur bat egin, bertako baso-mutilek garai batean jaten zuten plater gozoa dastatu eta goizean igotako aldapa trineoz jaistekotan. Bidean mendietan elurra ikusi, ikusten dugu baina gutxi. Gure plana bete ahal izango dugu? Bada, bai.

Donnersbachwald-era joan gara eta elurra badago. Jelatu-xamarra ere badago ospel une batzuetan baina ondo moldatu gara eta erraz igo gara. Bertan indarrak hartu, jolasean aritu, harremanak hestutu eta emozioei aurre egin diegu: beldurra, arriskua, … Behera heldu gara guztiok oso ondo eta orduan beste emozio batzuk: poza, atsegina, errepikatzeko desioa, …

Oso ondo joan da eguna, eguraldi bikaina izan dugu.

zabaldubildudel.icio.us

Txutxumutxuak | Iruzkinak | Trackback Igo gora

7 Iruzkinak “Elurretara goaz!!”

  1. 01

    Aldapa jeitsi aurretik irakasleak sartutako beldurra, mendi tontorrean utzi genuen lehenengo aldapan labaindu ostean.

    Egun zoragarria izan zen guztiontzat.

    iratij-(e)k 2008 Martxoa 4-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Ikusten dudanez oso ondo pasa dezue elurretan. Bistak zoragarriak ikusten dira. Harritzen didana hainbeste elurra egotea da.
    Ondo pasatzea espero dut.

    eider-(e)k 2008 Martxoa 4-(e)an bidalia
    Igo gora
  3. 03

    Ordu bat oinez gero 10 minututan beheran egoteko!
    Baina merezi izan zuen, ondo pasa genuen eta.
    Janaria ez zen izan nire gustokoa… Eskerrak motxilan janaria neramala…
    Bidaia bi asteetakoa izan beharko luke, ez baitugu izan denbora gehiegi hango jendea ezagutzeko.
    Hala ere, oso ondo pasa dut.

    rachel-(e)k 2008 Martxoa 4-(e)an bidalia
    Igo gora
  4. 04

    ze inbidia elurretan!!!

    Dirudienez hemen ere denbora gutxian horrela egongo gara jejej.

    iriari-(e)k 2008 Martxoa 4-(e)an bidalia
    Igo gora
  5. 05

    Bi ordu autubusean eta beste ordu bat aldapa gora ibili ondoren, azkenean merezi izan zuen. Gailurrera iritsi ginenean, Austriako janari tipikoa probatzeko aukera izan genuen.
    Egun zoragarria izan zen!

    paula-(e)k 2008 Martxoa 4-(e)an bidalia
    Igo gora
  6. 06

    Egun zoragarria izan zen!!
    Haiekin harremanak estutu genituen eta mendi jaitsiera egundokoa izan zen.
    Nahiz eta Warnerrek momenturo gure bizitza arriskuan ikusi…

    ainhoa-(e)k 2008 Martxoa 11-(e)an bidalia
    Igo gora
  7. 07

    Trineoan ibiltzen nintzen lehen aldia izan zen, eta berriro ibiltzeko irrikitan nago.
    Nahiz eta hasieran beldurtuta egon, esperientzia zoragarria izan zen.

    miriam-(e)k 2008 Martxoa 11-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta