Graz, hiri atsegina
2008 Martxoa 1
Ikasle batzuek ez dute hiria ezagutzeko betarik izan eta gaur, asteazkena, 12ak aldera arte eskolak jaso eta gero, Graz hiria ezagutzera eraman ditugu.

Kunsthaus, Murinsel (Mur ibaiko irla), Schlossbergplatz, Glockenturm, Teatroa, Katedrala, Opera, Herrengstrasse, Hauptplatz. Ondoren, bazkaltzeko tartea hartu dugu eta batzuek erosketak egiteko tartea hartu dute. Gero, erretiratu egin gara, gauerako austriarrek antolatu duten festarako prestatzeko.

Ondo pasa eta zintzo ibili!


4 Iruzkinak “Graz, hiri atsegina”
01
Batzuk prestatu ziren gaueko festarako beste batzuk egun osoan eraman genuen arroparekin joan behar izan genuen diskotekara!
Dena den, erosketak egin genituen eta gutxienez kamiseta aldatu ahal izan genuen.
02
Hiriko bisita polita izan zen oso.
Nahiz eta irakasleak aserretu genituen, uztez ongi ibili ginen!
Noiz itzuli zain…
03
Hiria benetan polita iruditu zitzaidan; hemengoarekin alderatuta nahiko desberdina da.
Tradizioa eta modernitatea aurkitu ditzakezu bertan.
Gainera,hiriburuko zentroa oso berezia da, etxeak kolore ezberdinetakoak baitira.
04
Gauean dotore ibili ginen!
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.