AMAIERA HELDU DA!
2008 Martxoa 4
Beti bezala, astea labur gertatu zaigu eta nahi baino azkarrago itzultzeko garaia iritsi da. Ostiralean goiz geratu gara agurrak egin eta bidean jartzeko.

Ez da erraza izaten lagunak uztea eta une gozoari adio esatea baina pena horien truke, Venezia ezagutzeko aukera izango dugu. Eguraldia lainotuta dago eta nahiko hotz baina Venezia Venezia da, ur-maila normalean baino bajuxeagoa egonagatik.

Bertan San Marco, gutxienez, bisitatu eta kalez kale ibili, Rialtoraino hurbildu eta erosketak egin eta afaldu ostean, bidaiaren benetako azken txanpa gogorrari ekingo diogu.

Beno, apirilean datoz austriarrak gurera eta haiek gu bezain ondi hartuko ditugu haien ere!!

5 Iruzkinak “AMAIERA HELDU DA!”
01
Venezia bisitatu arren, austriarrak ez ditugu ahaztuko.
Nire iritziz, hobe zen egun bat gehiago beraiekin igarotzea beste hiriburu bat bisitatzea baino.
02
Dirudienez oso ongi pasa duzue, eta leku desberdinak ezagutzeaz gain ohitura desberdinak ezagutu duzue.
Orain austriarrak etortzea falta da bakarrik!
03
Ikusten da oso ondo pasa duzuela eta asko pozten naiz. Oso toki politak ikusten dira argazkietan.
Orain beraiek noiz etorriko diren itxoitea falta zaigu.
04
Autobusean beldurrez jota geunden, baina azkenean, igo nahi gabe. Benetan oso polita izan da bidaia, bai Austrian egon garen egunak, bai Europan zehar igaro ditugun ordu mordoak.
05
AURREKO MEZUA AINHOAK ETA MIRIAM-EK IDATZI DUTE
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.