KEN ZAZPIREN ISTORIO ARRAKASTATSUA

2008 Martxoa 5
Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. KEN ZAZPI izenburupean sartu ziren musikaren munduan.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu (Eñaut Elorrieta abeslaria; Igor Artzanegi baxujolea; Beñat Serna gitarrista; Iñaki Zabaleta trikitilaria eta teklatu jolea eta Jon Fresko bateria jolea) eta maketa bat grabatu zuten. Euren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, ’Atzo da bihar’ izenburuarekin. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20.000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian. Kontzertuz kontzertu ibili ostean 2003ko Apirilean ‘Bidean’ izeneko bigarren lana kaleratu zuten, eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena. Disko akustiko bat zuzenean argitaratu zuen 2005ean, ’Gelditu Denbora’ izenekoa. Lehen 3 hilabeteetan 12000 disko saldu zituzten. Taldeari bide berriak ireki zizkion, taldearen bersatibilitate eta musikaltasunarekin publiko eta kritika konkistatuz. Urte hau, oparoa izan zen Gernikako taldearentzat, Euskal Herritik kanpora ateratzea lortu zutelako.

 

Ken Zazpi taldeak “Argiak” izeneko bere disko berria aurkeztu du eta izugarrizko arrakasta eduki du. Bilboko Arriaga antzokian egin dute bere diska berriaren lehen kontzertua. Hasiera batean, talde bizkaitarrak egun bakar batean baino ez zuen jo behar, baina egon den sarrera-eskaria hain handia izan denez, zaleei zuzeneko beste kontzertu bat eskaintzea erabaki da. Diska honetan argitaratutako lehenengo singel-a “Noizbait” kantua izan da, eta entzun ahal izan dugu irrati emisora guztietan, interneten eta telebistan bezalaxe. Antzoki bilbotarreko arduradunen arabera, Ken Zazpiren musikak british pop eta pop-rock amerikarraren ukitu batzuk ditu, baina, batez ere, oso abesti konprometitu, gogoraerrazak eta atseginak egiten dituen taldea da.

Otsailaren 9an kontzertu ikaragarri bat eskaini zuen Donostiako Kursaalen. Eskaera hain handia izan zenez, 800 sarrera gehiago salmentan jarri behar izan zituzten. Emanaldia arratsaldeko 8tan hasi, eta 9:45ra arte iraun zuen. Bere diskografia guztia eskeini zuten, oso soinu kalitate onarekin. Gainera, argi efektu ederrak erabili zituzten, eta publikoa liluraturik utzi zuten.

Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi dute bira arrakastatsu eta jendetsu batean. Diskorik disko erronka berriak bilatzen dituen taldea da KenZazpi, arriskatzen dena, merkatu arrazoiez gidatzen ez den musika taldea, bere pausuak berak markatzea gustatzen zaiona. Ezin daiteke eztabaidatu euskal talde honek bihotza ukitu ez digunik. Argitaratutako lan berri bakoitzarekin bere ospea gero eta gehiago handitzen doa, bere kontzertuak geroz eta jendetsuagoak dira, eta kritikoek goraipatzen dituzte bere kritiketan. Animatu egiten zaituztet Ken Zazpi ezagutzera, gaur egun ia ez baitaude hainbeste balio duten taldeak.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

4 Iruzkinak “KEN ZAZPIREN ISTORIO ARRAKASTATSUA”

  1. 01

    Talde interesgarria benetan Ken Zazpi, pena, nire ustez, azkeneko diska aurrekoak bezain ona ez izatea…

    ikerpejenaute-(e)k 2008 Martxoa 5-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Uste dut Ken 7 musika ona egiteagatik, hamabost urte ko gaztetxoei ahal dituen disko guztiak saltzera pasa dela.

    uarana-(e)k 2008 Martxoa 7-(e)an bidalia
    Igo gora
  3. 03

    Talde ona benetan! Urkok jakin beharko luke, 15 urtekoek ere beraien musika eduki behar dutela eta 17 urtekook ere entzuten dugula talde eder hau!
    Notizi ona Eva!

    ibeloki-(e)k 2008 Martxoa 7-(e)an bidalia
    Igo gora
  4. 04

    Diska berri honetan kanta politak daudela iruditzen zait. Kanten letrak ia beti antzekoak izan arren, sortutako musika entzutea merezi duela pentsatzen dut.

    Talde hau martxoaren bukaeran Bastero kulturgunean joko du!

    paula-(e)k 2008 Martxoa 11-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta