“Eurovision”
2008 Martxoa 15

Dakizuen bezala, urtero Europako kantariak elkartu egiten dira beraien abesti eta koreografiak erakusteko eta beraien artean lehiatzen dira lehenengo postua lortzeko.
“Eurovision Grand Prix” 1956. urtean sortu zen eta lehenengo konpetizioa Suitzan egin zen. Bertan 7 aktuazio ikusteko aukera izan zuten. Urte horretan bi abesti abesteko aukera zuten, baina geroz eta lehiakide gehiagok parte hartzen dutenez, orain abesti bakarra interpretatu dezake talde bakoitzak.
Konpetizio hau Europa osoan emititzen da zuzenean eta aurkezleak transmititzen ari den herrialdeko pertsona ospetsuak izaten dira. Irabazleak parte hartzen duten herrialdeetako pertsonek aukeratzen dute botoen bidez.
Hurrengo urtean, irabazlearen herrialdean ospatzen da “Eurovision”. Lehengo urtean, adibidez, Helsinkin (Finlandian) ospatu zen, bertan 42 taldek parte hartu zuten eta aurten Belgrade-n izango dira, 2007. urtean bertakoek irabazi baitzuten.
Aurten 43 taldek parte hartuko dute. Urtero bezala, Espainiak selekzio bat egiten du eta gehienok dakigun bezala, aurten Adolfo Chiquilicuatre-k defendatuko du Espainia. Nire ustez, hau ikusita, “Eurovision”ek musikalki galdu egin du, duela urte batzuk garrantzitsuena abestia bera zelako eta orain, ordea, badirudi barre batzuk botatzea dela garrantzitsuena. Hala ere, espero dut urtero bezala lehiaketa honetaz eta bere musikaz disfrutatu ahal izatea!


Iruzkin bat ““Eurovision””
01
Apa!
Arrazoi guztia duzu, duela urte batzutik hona asko galdu du konpetizio honek. Adibidez, 2003. urtean parte hartu zuen austriarra Alf Poier. http://es.youtube.com/watch?v=sMP8o9ozQ7U&feature=related
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.