Paris, beti da Paris

2008 Martxoa 15

Bi hilabete eskas falta dira frantseseko bidaia egiteko. Aurten ere, Paris bisitatuko dugu!

Orain dela bi urte jada bertara abiatzeko aukera izan genuen, bertako kultura, jendea, eta batez ere hizkuntza gehiago ezagutzeko.

Hendaiatik atera ginen gaueko 10:45ean trenez eta denok oso urduri. Bederatzi orduko bidaia genuen aurretik, eta lo egiteko gogo gutxi. Hasiera batean bata bestearekin hizketan aritu ginela gogoratzen dut, baina azkenean, lo hartzea lortu genuen.

Parisera goizeko zazpietan iritsi ginen, espero genuen baino hotz handiagoa jasanez. Hotela aurkitzeko nahikoa zailtasun izan genituen, inork ez baitzuen argi non kokatzen zen. Maletak eta guzti bertan utzi ondoren, gure bidaia turistikoari hasiera eman genion.

Bost egunetan, hainbat monumentu eta eraikin bisitatu genituen: Notre Dame, Eiffel Dorrea, Louvre Museoa eta Versailles. Hala ere, gutxi hauek, bisitatutakoaren adierazpen txikia besterik ez da, beste hainbat eliza ikusi baikenituen: Napoleonen hilobia, Orsay museoa, eta Sena ibaitik buelta bat ematea ere lortu genuen, azkar-azkar hotelera bueltatu behar genuen eta.

Azkeneko egunean, bertan aurkitzen zen La Salle ikastetxean pasa genuen gaua, hurrengo egunean goizeko seietan jaiki behar genuela buruan genuelarik.

Egunak nahiko azkar pasa ziren, izan ere, ez genuen deskantsatzeko astirik izan. Dudarik gabe, gehien dezepzionatu gintuena, Mona Lisa famatua izan zen. Margolana oso txikia da, eta horri, turistak eta zaindariak batuz gero, ezinezkoa egiten da koadro famatua ongi ikustea.

Aurten, berriro ere bueltatzeko aukera gure aurrean dugunez, dudarik gabe Paris gehiago gozatzeko aukera izango dugula argi daukagu.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Paris, beti da Paris”

  1. 01

    Bai, arrazoi duzu, Paris beti da Paris. Izugarri ondo pasa genuen. Gogoratzen Sena ibaian gauez egin genuen “bidaiatxo” hartaz? Eiffel dorrea ezustean iluminatu zitzaigun. Txundigarria izan zen. Ezin ahaztekoa.

    Eta Louvre, Versailles, Notre Dame…

    Denak ere, zoragarriak.

    Ahaztezina izan zen.

    Ea aurten ere aurrekoan bezain ongi pasatzen duzuen, eta Mona Lisari argazkiren bat edo beste ateratzeko aukera izaten duzuen!

    aintzane-(e)k 2008 Apirila 3-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta