HTL BULME ikastetxea
Larunbata, 2008 Martxoa 1
Astelehenean Grazeko HTL BULME ikastetxera heldu ginen goizean goiz, izan ere, goizago argitzen duenez, bizimodua ere goizago hasten da eta goizeko 7:30erako gehienak ikastetxean ginen.
Ikasleak taldekatu eta hainbat ikasgelatan banatu ziren bertako ikasleekin batera eskolak jasotzeko ingelesez. Bide batez, bertako ohiturak eta egiteko modu arras desberdinak ere ikusi ahal izan ditugu.
Ikastetxea oso handia da […]