Artea ala animalien aurkako krimena?

2008 Apirila 1

Orain dela hilabete batzuk, mundu mailan izugarrizko polemika sortu duen erakusketa bat antolatu zen Hondurasen. Erakustekan betikoa agertzen zen: margolanak, eskulanak eta bestelakoak. Orduan, zergatik hainbeste polemika?

Bertako “artista” batek, Guillermo Vargas Habacuc, bere “Exposición Nº1″ erakusketan egindakoak mundu osoa hunkitu du: txakur bat gosez hiltzen utzi du.

“Artista” honek, txakurra 5 urteko haur baten laguntzarekin kalean harrapatu ondoren, soka batez lotu zuen bere erakusketako pareta batean eta bertan utzi zuen, animaliaren gainean txakur-janariz honako esaldia jartzen zuelarik: “Eres lo que lees”. Animalia ia 3 egun egon zen egoera honetan, hil aurretik.

Habacuc (horrela baita ezaguna), bere erakusketa defendatzen saiatu da, behin eta berriro esanez: “Jendea oso faltsua da. Txakurra kalean egon izan balitz, inork ere ez zion kasurik egingo, baina egin dudanaren ondorioz denak kexuka dabiltza. Izan ere, erakusketan egon zen bitartean, inork ez zuen ez askatu, ez polizia deitu, ez jakirik eman. Ematen ari zaion polemikaren ondorioz, inoiz baino biziago dago”.

Txakurrak, Natividad izenekoa, hainbat erakundetan izugarrizko mugimendua eragin du. Izan ere, erakusketa antolatu zuen taldeak, Habacuc-ek berriro ere berdina egitea nahi du, aurtengo beste erakusketa batean. Horregatik, eta baita ere egin zuena salatzeko, hainbat erakundek web-orriak ireki dituzte, jendeak honen aurka eta hurrengo erakusketa boikoteatzeko bertan sinatu dezan.

Hala ere, modu batean,”artista” honek arrazoi duela uste dut. Egia da gaur egun mundua oso faltsua dela eta egunero horrelako kasuak ikusten ditugu kalean: txakurrak gosez hilda, istripu baten ondorioz gaixo… Baina hala ere, ez dugu ezer egiten. Horregatik, jendeak beharbada beste modu batean pentsatuko du horrelako kasuak ikustean. Eta ez bakarrik animalien kasuan. Jendea ere badago egoera horietan, eta inork ez du ezer egiten.

Hala ere, nire ustez, badaude beste modu batzuk hori adierazteko. Ez da beharrezkoa horrelako basakeriarik egin behar hori esateko.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta