EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2008
2008 Apirila 14
Euskal Herriko Itzulia aurten ere oso interesgarria dago etapak gogorrak baitira eta bertan parte hartzen duten txirrindulariak maila handikoak direlako. Ziklista handiak etorri dira Euskal Herriko itzulira eta horietako batzuk Alberto Contador eta Evans dira. Baina, hala ere, hortxe daude Villa, Rebbelin, Cunego, Sleck eta, nola ez, Euskalteleko Igor Antón eta Astarloza, etxean dena emateko prest eta oso forma onean gainera. Nahiz eta Igor Antonek azken unean lesio txiki bat izan, ez du inolako oztoporik jarri parte hartzeko.

1. Etapa: Legazpi-Legazpi (137 km.). Karrera hau, nahiz eta motza izan, oso gogorra izan zen 7 portu igo zituztelako eta horien artean Descarga bi aldiz. Hasieran Egoi Martinez eta Iban Mayoz joan ziren alde eginda: Egoi Martinezek mendiko puntuak hartu zituen eta Iban Mayozek meta bolanteak. Baina geroago Astana eta Caisse D´Epargne ekipoak tiratzen jarri ziren eta bi eskapatuak harrapatu egin zituzten. Azkenean Descargako igoera izan zen lasterketa erabaki zuena: Alberto Contadorrek atakatu eta garaipena lortu ostean, atzetik Mosquera iritsi zen helmugara; 8 segundutara Igor Antón, Evans, Astarloza eta beste hainbat txirrindulari sartu ziren.
Horrela Alberto Contador lider jarri zen faborito nagusia zela erakutsiz.
2. Etapa. (153 km.). Eguneko mendaterik gogorrena 1.mailako Ixua igo behar zuten eta alde egin zuen Horrach (27 - Caisse D´Epargne), Michael Albasini (33 - Liquigas) eta Iñigo Landaluze (43 - Euskaltel-Euskadi) hirukoteak. Baina, hala ere, Astana ekipoa berriz ere tiratzen jarri zen alde egindakoak harrapatu arte eta etapa sprinean bukatu zen: Kim Kirchen-ek (104 - High Road) irabazi zuen.
3. Etapa: Erandio-Biana (195 km.). Saiorik luzeena. Profilean 2. mailako hiru mendate ikus zitezkeen, 3.mailako beste batez gain. 2.mailakoa den Aguilar de Codes-eko gaina amaieratik 10 kilometrora kokatzen bazen ere, mendate etzanegia da tropeleko oilarrek zalaparta sortu ahal izateko. Hala ere ez zen atake haundirik egon eta sprinean erabaki zen etapa Herrerok irabazi zuen.
4. Etapa: Biana-Gasteiz (171 km.). Urteroko legeari jarraiki, hasiera batean trantsizioko etapa modura ageri zen Gasteizen amaitzen zena, Herrera (lasterketako mendaterik gogorrena) helmugatik 100 kilometro baino gehiagora kokatzen zen. Abenturazaleentzako etapa aproposa,eta 3 txirrindulari alde eginda iritsi ziren eta azken momentuan pelotoiak iheslariak harrapatu eta Kim Kirchenek irabazi zuen.
5. Etapa: Gasteiz-Orio (162 km.). Etapa hau erabakigarria izango zen hemen pelotoiko txirrindulari indartsuenak zein ziren ikusiko zen, izan ere, helmugatik 10 kilometro pasatxora zegoen Aia-ko gain motzak eskalatzailerik finenei ere hortzak ederki estutuko zizkien. Bi kilometro eskaseko aldapa da, baina %26-raino iristen diren portzentaiekin. Beldurtzekoa. Bertan Joaquin Rodriguez, Contador, Igor Anton, Evans, Herrero, Sleck eta beste batzuek bakarrik lortu zuten portua lehenengo igotzea eta gero jetsieran Herrerok erorketa eduki zuen eta buelta utzi beharra izan zuen hartu zuen kolpearengatik eta Cunegok irabazi zuen etapa .
6. Etapa: Orio-Aia-Orio (20 km., erlojupekoa). Azkeneneko etapa erabakigarria zen Contador eta Evans txirrindulari faboritoak izanik buelta irabazteko. Erlojupekoa oso gogorra izan zen baina Contadorrek 22 segundu sartu zizkion Evansi sekulako erlojupekoa eginaz. Contadorrek ederki erakutsi zuen zein nolako kalitatea duen. Hala ere, bigarren Evans eta hirugarren Deker geratu ziren.
Aurten ere Euskal Herriko Itzulia oso interesgarria izan da eta oso etapa polittak eduki ditu.

Iruzkin bat “EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2008”
01
Pozgarria da benetan Tourreko txapelduna hemen nagusitzea.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.