Ordu aldaketa
2008 Apirila 14
1974tik gaur egunera, martxoko eta urriko azkeneko igandean ordua aldatzen da Europar Batasunean.
Neurri hau, berez, energia aurrezteko egiten da: urtean zehar argi-orduak ez dira berdinak, baina are gutxiago Europar Batasuneko herrialde guztietan. Adibidez, Alemanian edo Galizian ordutegi bera daukagu eta ordu-zona ez da berdina. << “Resulta muy sospechoso -dijo Manuel Toharia, director del Museo de las Ciencias de Valencia- que una medida como ésta sea efectiva al mismo tiempo en Dinamarca o Alemania que en España, Grecia o Italia. Incluso en un mismo país. ¿De verdad ahorran lo mismo los gallegos que los andaluces?”. >>
Hala ere, datuetara pasatzen bagara, ordu aldaketaren eraginkortasuna nahiko eztabaidagarria dela konturatu gaitezke: Europar Komisioaren hitzetan, soilik %0 - %0,5 aurrezten dugu aldaketa honekin, baina baita ere onartu behar dugu oso zaila dela energi-gastu horren kalkulua egitea.
Gainera, nahiz eta azkenean ohitu, ordu-aldaketak gure ordutegiari kalte egiten dio, lo egiteko orduak aldatzen baitira. Denok gara horren biktima.
Espero dut etorkizun ez-urrun batean, gauzak aldatzea zeren energia benetan aurrezteko beste bide eraginkorragoak badaude eta uste dut gure lo-orduekin ez dutela jolastu behar, oso garrantzitsua baita batzuentzat. Eta behar bada, ordua aldatzea bai dela bide eraginkor bat energia aurrezteko baina seguru nago guk erabiltzen dugun metodoa ez dela onena eta asko hobetu daitekela alde askotatik, adibidez, ezin dut ulertu zergatik Polonian eta Euskal Herrian ordu berarekin bizi garen, gure ordu-zona erabat desberdina bada.

Iruzkin bat “Ordu aldaketa”
01
Ongi dago egun orduak aprobetxatzea, baina azkenean, eguzkiarekiko zein ordutan bizi garen ere ahaztuko zaigu.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.