New York, New York…

2008 Apirila 16

“Start spreading the news, I’m leaving today, I want to be a part of it - New York, New York… These vagabond shoes, are longing to stray, Right through the very heart of it - New York, New York…”

Kanta honek, entzuten dudan bakoitzean, orain dela gutxi egin dudan bidaia ekartzen dit gogora. New York munduko hiriburua dela esaten dute askok, baina orain dela urte batzuk gertatutako atentatuaren ondorioz jendeak beldur handia hartu dio.

Zortzi orduko bidaia egin ondoren hango aireportura iritsi ginen. Pasa behar diren segurtasun kontrolak gehiegizkoak direla iruditu zitzaidan , maletak hartzen diren tokira iristeko ordu eta erdi behar izan baikenuen.

Hirian sartu ginen momentuan film baten barruan nengoela iruditu zitzaidan. Denok noizbait telebistan ikusitako taxi horiak, zerura iritsi nahi zuten etxeorratzak, amaierarik gabeko kaleak… Bertan ibili ahal izatea ikaragarria iruditzen zitzaidan.

Autobus batean egindako eskurtsio bati esker, New York-eko hiria osatzen duten auzo ezberdinak ere ikusi ahal izan genituen: Manhattan, Brooklin, Queens….Gehien harritu gintuen auzoa Brooklinekoa izan zen, bertako kaleetan ikusten ziren taldeengatik. Arriskutsuak zirela ohartarazi eta autobusetik jeistea debekatu ziguten. Manhattan, aldiz, oso lasaia zen; gauean kaleetatik ibiltzeko segurtasuna eta konfiantza ematen zizun eta espero nituen baino eskale gutxiago aurkitu nituen.

Duela urte batzuk dorre bikiak zeuden lekua ere bisitatu genuen, “zona cero” deitutako leku ospetsua. Zulo handi bat eta garabiak dira orain bi dorre horietatik geratzen diren aztarnak. Askatasunaren dorrea izenez ezagutzen da bertan eraiki nahi den eraikuntza berria eta datu esanguratsu bezala, 1.776 oin neurtuko ditu, Estatu Batuetako independentzia aldarrikatu zen urtea, hain zuzen ere.

Oraindik hiriko etxeorratzik altuena den Empire State eraikuntzara igotzeko abagunea ere eduki genuen. Gauez igotzeko gomendioa eman ziguten, bertatik ikusten den gaueko ikuspegia politagoa delako. Azpimarratu behar da, benetan merezi izan zuela ia bi orduko ilaran egon izana. Kotxeek txingurriak bezain txikiak ziruditen eta etxeorratz guztien argiek hiria bukaezina zen sentsazioa eragiten zidaten.

Ez da egun gutxitan bisitatu daitekeen hiria. Gainera, esan zigutenez, New York-en egunero jatetxe ezberdinetan afaldu eta bazkaldu dezakezu sei urtetan errepikatu gabe.
Bisitatzea merezi duen hiria dela uste dut. Ez zaio inolako beldurrik eduki behar eta gainera, bertako jendea oso atsegina dela iruditu zitzaidan. Honetaz gain, ingelesa ez dakienak ez du inongo arazorik izango, latinoamerikar asko egotearen ondorioz, gaztelania bihurtu baita hizkuntza ofizialaren ondoren gehien hitz egiten d
en mintzoa.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

2 Iruzkinak “New York, New York…”

  1. 01

    Gustatuko litzaidake bertara joatea; iruditzen zait mundu osoko kultur aniztasuna eta bestelako gauza ezberdin guztiak New Yorkeko eremu “txiki bezain handi” horretara murriztuta daudela.

    Zuk, jada, ezagutu duzu mundua.

    A ze zortea zurea!

    aintzane-(e)k 2008 Apirila 17-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Betiko moduan, zu beti mundua ezagutzen, bitartean beste batzuk hementxe izan gara herria zaintzen.

    Hiria gustokoa izatea espero dut.

    iratij-(e)k 2008 Apirila 18-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta