SUM 41
2008 Apirila 16
Sum 41 taldea Ajax-en, Canadan, sortutakoa da. Taldekideak Deryck Whibley liderra , Cone McCaslin eta Steve Jocz dira. Udara hasi eta 41 egun ondoren talde hau sortu zutelako jarri zioten izen hori. 1996. urtean pop-punka jotzen hasi ziren.
.
1999an Island Records konpainiarekin sinatu zuten kontratu bat. Bost album, 2 diska zuzenean eta 2 DVD, hamar bat singel eta milioika kopia saldu zituzten munduan zehar. 2006tik hona 600 bat kontzertu eman dituzte eta azken ibialdiak urte bat baino gehiago iraun zuenez, oso famatuak egin ziren.
2000. urtean lehen diska atera zuten Half Hour of Power . Eta beraien lehen singela Makes no Difference izan zen bi bideo zituelarik.
2001eko maiatzaren 8an beraien lehen album luzea argitaratu zuten: All Killer No Filler. Album honetako Fat Lip udarako abesti garrantzitsuenetakoa izan zen eta AEB-etan fama ikaragarria hartu zuen. Diska honekin singela egiteaz aparte, abesti asko ere oso entzunak izan ziren, In too deep eta Motivation, esaterako.
2003ko abendu aldean beste album bat argitaratu zuten: Does This Look Infected?. Bere estiloa pixkabat aldatzen zuten baina, hala ere, Still Waitingek markak hautsi zituen. The Hell song eta Over my head abestiak ez ziren atzera gelditu.
2004an beste diska bat atera zutenChuck izenekoa . Diska honetako abestirik ezagunena We’re All To Blame.
2006an Dave joan aurretik zuzeneko CD bat atera zuten . Eta 2007ko uztailaren 24an beren azken diska atera zuten eta orain munduan zehar dabiltza kontzertuak ematen.


Iruzkin bat “SUM 41”
01
Talde zoragarria!
Musika atsegina, berria… gustura entzuteko modukoa.
Denborarekin gero eta arrakasta gehiago lortzen ari dira.
Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.