NORK ESAN DU ARTEA ASPERGARRIA DELA?

2008 Apirila 17

Lehengo egunean, austriarren bisita aprobetxatuz, Bilboko Guggenheim museoa bisitatu genuen.Iritsi orduko Puppy txakurra ikusi genuen. Lore naturalez egina eta 12 metro neurtzen duen Jeff Koons-en lana. Sartu orduko, bi taldetan banandurik eta gida baten laguntzaz, arte obrak ikustera abiatu ginen.
Guggenhiem Bilbaok 10 urte ditu eta Frank O. Gehry arkitektu amerikarra izan zen diseinatzailea.

Eraikinetik gehien harritu ninduena zein materialez egina dagoen da, titanioa, hain zuzen ere.

Gidak kanpora eraman gintuen eraikina inguratzen duen errekatxoa eta zubia ikusteko. Errekaren funtzioa oso berezia da, bere helburua Guggenheim uretan dagoela pentsaraztea baita.Gainera, altzairuz eginiko bost tulipa handi ikusteko aukera ere izan genuen.
Sartzerakoan atentzioa deitzen duen arte obra batera hurbildu ginen: bost zutabe ziren, bertan letra gorri batzuk goitik-behera agertzen zirelarik. Esaldiak, ingelesez idatziak, maitasunezkoak zirela uste genuen denok, asmatzaileari gertatutako amodiozko istorio bati buruzkoak, baina benetako esanahia oso desberdina zen: hiesari buruz hitz egiten baitzuten.

Hurrengo arte obrak zeharo ezberdinak izan ziren. Zortzi ziren, Richad Serra amerikarrak eraikiak. Eskultura hauen bidez denbora errepresentatu nahi zuen. Hasiera batean ez genuen esanahia ulertzen, altzairuzko obra horiek ikustean ez baita denboran pentsatzen, baina gidak azalpena ematean ulertzea lortu genuen. Gainera, horietako batean sartzeko aukera izan genuen, laberinto itxura zuen batean, hain zuzen. Barrura sartzeko buelta asko eta denbora dexente behar duzula dirudi, baina, benetan, metro gutxi batzuk besterik ez dira ibili behar.

Eskulturak denborarekin jolasten du.

Benetan interesgarriak iruditu zitzaizkidan obra hauek; gehien gustatu zitzaizkidan arte obrak izan ziren, nahiz eta Andy Warhol-en margoak ere oso politak eta originalak iruditu.

Ez genuen museo guztia ikusteko aukera izan, denbora dexente behar delako horretarako, baina seguru nago ikusitakoa bezain gustagarria gertatuko litzaidakeela gainontzekoa, nahiz eta arkitektura eta arte munduan ideia handirik ez izan; polita eta interesgarria den zerbait, denoi gustatzen baitzaigu.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

2 Iruzkinak “NORK ESAN DU ARTEA ASPERGARRIA DELA?”

  1. 01

    Artea gustuko duenarentzat, toki aparta da mundu berri batean sartu eta denataz deskonektatzeko. Artearekin oso bat ez datorrenak, ordea, ez du oso atsegingarria aurkituko.

    iratij-(e)k 2008 Apirila 18-(e)an bidalia
    Igo gora
  2. 02

    Artea? Ez dut batere gustoki arte mota hori. Izan ere, ez zait behin ere gustatu arte “modernoa” deiturikoa. Baina beno, gusto kontua da. Benetan artea ikus nahi bada, Louvre museoa bisitatu!!
    Ale, aioo
    ArY

    ariana-(e)k 2008 Apirila 22-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta