JACA 2007

2008 Apirila 18

Gazte Europearren Neguko Olinpiada ospatu da aurten Jaca herrian. Negukoa dela aipatzen dut zeren eta udarakoa ere badago. Europa guztiko herrialde gehienetatik etorri ziren gazteak ekitaldi honetan parte hartzera: Noruega, Suedia, Finlandia… hauek urrutienekoak eta aipagarrienak. Ekitaldian 17 eta 18 urte bitartekoek hartzen dute parte eta selekzioek modalitate bakoizetik gehienez lau partaide ekar ditzakete.

Lehiatzen diren modalitateak izaten dira: Iraupen eskia, Eski alpinoa, Snowboard-a, Hockey-a eta patinaje artistikoa. Hockey-a da lau partaide baino gehiago eman ditzakeen modalitate bakarra baina besteetan goian aipatutako gehienezko lau partaideren baldintza betetzen da. Gainera esan beharra dago Hockey-a izan zela gehien ikusi zena eta gehien harritu zuena jendea Jacan bertan; kontuan hartu behar da kantxa berria ere zabaldu zutela ekitaldi hauetarako. Esan beharra dago jende asko joaten zela Espainiaren partiduak ikustera baina emaitzak ez ziren oso onak izan; Finlandia edo Errusia irabazlearekin konparatuta ez zeukaten zer eginik, maila askoz handiagoa dutelako besteek. Eta hori pasatu zen modalitate guztietan, artistikoan izan ezik: nesketan espainiarra lehena geratu zen eta mutiletan laugarrena.
Gazteen Olinpiada hauen helburua, jendea erakartzeaz gain, hiria etorkizunean Neguko Olinpiadak antolatzeko gai den ala ez probatzea izan da. Espero dut Jaca-ko alkatea honezkero konturatu egingo zela bere hiriak ez duela baldintzarik betetzen Neguko Olinpiada batzuk egiteko.Gainera Espainian azkeneko urteetan elurrarekin arazoak izan dira eta honegatik ekitaldi hau ospatu zenean, zenbait proba suspenditu egin ziren. Eta gainera boluntarioak ez zuten egin behar zuten guztia egin: selekzio askok ez zekiten non zebiltzan hirian eta boluntarioen laguntza behar zen.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta