Artxiboa: 2008 Apirila

Oskorri eta Andoaingo Bandaren kontzertua

Ostirala, 2008 Apirila 11

2008ko martxoaren 7an Andoaingo Bastero kulturgunean Oskorri taldeak bere disko berria “Banda Band” aurkeztera etorri behar zuen. Horretarako Andoaingo Bandarekin batera joko zuen Basteroko areto handian. Oskorri disko hau aurkezteko Euskal Herritik bira bat egiten hasi zen hainbat herritako bandekin diskoaren abestiak interpretatuz. Lehenengo kontzertua Bilbon izan zen Arriaga antzokian eta azkena Andoainen behar […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Oskorri eta Andoaingo Banda

Ostirala, 2008 Apirila 11

Aurten ere, urtero bezela, Andoaingo bandak Aste Santu aldera kontzertu bat eskainiko digu Bastero Kulturgunean. Gainera, oraingo honetan Oskorriren laguntza izango du eta biek batera Oskorriren errepertorioa joko dute “Banda Band” izenekoa.

Andoaingo Banda orain dela 10 urte hasi zen berriro ere kontzertuak eskeintzen, urte batzuk lehenago jotzeari utzi baitzion. Bere zuzendaria Aitor Gaston tronpetajolea zen […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Gure kostaldeak ere badu areriorik

Osteguna, 2008 Apirila 10

Harea eta harriak kaleetan. Auto, motor eta bizikletak errepide zein espaloietan nonahi sakabanatuta. Etxe eta saltokietako beirak apurtuta. Ura denda eta taberna barrenetan. Hesi eta bide seinaleak hautsita. Txalupa eta ontziak urpean. Eta zaborra nonahi.

 
Denboraleak kostaldean utzi dituen kalteak eta hondamendia urtetan izango dira denon gogoan. Batzuek aldaketa klimatikoari botako diote errua, beste […]

Gure txokoa | 4 iruzkinak

Urnieta-Adarra-Urnieta

Osteguna, 2008 Apirila 10

Lehengo igandean, urtero legez, Urnietatik Adarra mendira igo eta berriro jaistean datzan lasterketa izan zen. Sekula baino jende gehiagok hartu zuen parte (150 lagun gutxi gorabehera), nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez. Lasterketa hasi baino minutu bat lehenago euria hasi zuen eta ez zuen goiz guztian atertu, horrela, lasterketa oso arriskutsu bihurtuz. Hala ere, denbora […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Gure inguruko atzerritarrak

Asteartea, 2008 Apirila 8

Gaur egun oso normala da gure inguruan hainbat atzerritar ikustea. Geroz eta gehiago datozelako eta hainbat lanetan ikusi ohi ditugulako. Adibidez butanoa banatzen, DVDak eta CDak saltzen, eraikuntzan… hau da lan gogorrenetan.

Atzerritarrek jendeak eragindako hainbat egoerari aurre egin behar diote.
Batzuek lapurtzat hartzen dituzte, beste batzuek (oso gutxik) lagunak izango balira bezala. Gehienek, ordea, txarto begiratzen […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Barricada

Asteartea, 2008 Apirila 8

Barricadak zilarrezko ezteiak bete ditu taula gainean. Musika taldea lau lagunek osatzen dute: Enrique Villareal “El Drogas”, ahotsa eta baxua; Javier Hernandez “Boni”, ahotsa eta gitarra; Alfredo Piedrafita, gitarra; eta Ibon Sagarna”Ibi”, bateria. Lehenbiziko kontzertua Txantrean eman zuten eta 25 urte beranduago leku berberera itzuli ziren eta eguerdian eman zuten kontzertua Txantreako plazan eta […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

MARRAZOA

Asteartea, 2008 Apirila 8

Marrazoa (Selachimorpha goiordena) arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak ditu, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek hortz bat galtzen baldin badu jaten ari den bitartean, esaterako, haren lekuan beste bat irteten zaio astebeten buruan.
Arrain hezurdun gehienek […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Betagarri

Asteartea, 2008 Apirila 8

Ska-rock talde gasteiztar hau honako musikagileez osaturik dago: Aitor (gitarra), David (saxoa), Gontzo (gitarra), Iker (bateria), Iñaki (ahotsa), Mikel (tronboia), Txakal (Baxua) eta Unai (Tronpeta). Gontzok, Iñakik eta Aitorrek elkar ezagutzen zuten lehenagotik, eta taldea sortzeko ideia Gontzok telebista saio batean gitarra elektriko bat irabazi zuenean sortu zen. Iñakik koro batean kantatzen zuen; Aitor, berriz, […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Donostia, itsasoaren menpe

Asteartea, 2008 Apirila 8

Donostian, inoiz ikusi gabekoa pasa zen. Betidanik donostiarrentzat eta bisitarientzat ikusgarria izan zena amets gaizto bihurtu zen martxoaren 12ko gauean. Izugarrizko olatuek kolpatu zuten Donostiako kosta eta hainbat kalte sortu zituzten Paseo Berrian, Alde Zaharrean, Kontxako Paseoan eta Ondarretan. Lekurik kaltetuena Paseo Berria […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Felipe Massa, Bahreineko txapelketako irabazle

Asteartea, 2008 Apirila 8

Felipe Massa brasildarra (Ferrari) Bahreinen ospatu zen txapelketako irabazlea izan zen, 2008ko munduko txapeleketan hirugarren aldiz. Sakhirreko zirkuituan, Manamatik gertu, Fernando Alonso espainiarrak hamargarren bukatu zuen.
Massa Kimi Raikkonen bere taldekidearen aurretik geratu zen, eta txapelketa honetan biek podiumera ailegatzea lortu zuten.
Robert Kubica, BMW Sauberreko pilotoa, hirugarren geratu zen podiumean, nahiz eta honek “pole position” […]

Gure txokoa | 6 iruzkinak

jinetajan blogaren 2008 Apirila artxiboetan zaude.

Meta