Artxiboa: 2008 Maiatza
Astelehena, 2008 Maiatza 26
Basoko erregina deitzen diote.Beti iheskorra, gautarra. Gutxien ezagutzen den espeziekoa da eta munduko zailenetakoa aztertzeko. Zientifikoak saiatzen dira animalia hau aztertzen baina gutxi dakigu orain arte, behintzat. Hala ere, orain dela gutxi historiara pasako den ikerkuntza egin dute scolopax rusticolari buruz. Navarre itzuli da Gipuzkoara.
Oilagor bat hartu dute Gipuzkoan eta honi emisore […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2008 Maiatza 26
Marvel Nueva Yorkeko komiki argitaletxea da. Ezaguna da ideien etxea izateagatik. Hortik atera dira superheroi ezagunenak: Spiderman, Daredevil, Iron man, Los vengadores, etab. Stan Lee haien sortzailea da eta 60 hamarkadan “DC Comics “eko komikietan inspiratuta hasi zen idazten.
1939. urtean Martin Goodmanek sortu zuen “Marvel”, baina hasieran izen asko izan zituen: Atlas Comics, Timely […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Edurne Pasaban mendizale tolosarrak Dhaulagiri (8.167 m) gailurrera iristea lortu du. Al Filo de lo Imposible telebista saioko espedizioan parte hartzen ari zen eta bere espediziokideekin batera (Asier Eizagirre, Alex Txikon, Ferran Latorre eta Ivan Vallejo) lortu zuen gailurrera iristea. Gailurrerako bidea ez zen erraza izan, eguraldi haizetsua eta hotza izan baitzuen. Hala ere, […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Kaotiko talde rockeroa da eta Aguraingoa da. Rock talde mitikoen babesean sotu zen, La Polla Records bezalako taldeen babesean, adibidez. Berehala lortu zuten soinu berezi eta propio bat, distiratsua, sendoa, kementsua, mundu propioak sortzen dituena, originala eta transferiezina.
Taldea 2000. urteko uztailean sortu zen. Kaos Etiliko taldea desegitean gertatu zen guztia; bateriak […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Berri Txarrak 1994. urtean sortutako rock musika talde bat da. Hasieran bi bakarrik ziren taldean: Gorka Urbizu (ahotsa eta kitarra) eta Aitor Goikoetxea (bateria), eta gerora 1997. urtean talde oso bat izatera pasa ziren beste bi taldekiderekin batera: Mikel Lopez (baxua) eta Aitor Oreja (kitarra). Azken honek 2004. urtean taldea uztea erabaki zuen eta gaur […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Metallica, 1981eko urrian sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan. Heavy-metal musika taldea da. Estatu Batuetan 57 milioi disko saltzen dituzte eta mundu osoko salmentak ehun milioi diskora iristen dira.
Arrakasta handia lortu duen heavy metal taldea da, izan ere, AEBetako historian 18. musikagile ospetsuenak dira beraien salmentengatik.
80ko hamarkadan Megadeth, Slayer, eta Anthraxekin batera, thrash metaleko “lau handiak” […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Markel Olano eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiek lehengo egunean sinatu zuten akordioa. Gipuzkoan dagoen zabor “saturazioa” dela eta, Bizkaira eramango dituzte hondakinak, eta Zubietan, Donostiako auzoa, errauskailua egin arte jardungo dute zaborra eramaten. Gutxi gora behera 2012ko bukaera edo 2013ko hasierara arte. Orain arte, alderantzizko tratua izan dute Bizkaiak eta Gipuzkoak hondakinen gaiarekin. […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
“Bitartean heldu eskutik” euskaraz idatzi den poema libururik garrantzitsuenetakoa da, zalantzarik gabe. Eta Kirmen Uribe poeta gisa ezagun egin duena. Ingelesez argitaratu zuten “Meanwhile Take My Hand” izenburupean AEBetako Graywolf argitaletxe indartsuan. Elizabeth Macklinek itzuli zuen.
Kritika onak ari da jasotzen AEBetan. Azkena, Harvardeko Unibertsitateko “The Harvard Book Review” aldizkari entzutetsuan agertu da.
Argitaratu den poema-liburu onenaren […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Mundaka herria munduko surflari onenek eta garrantzitsuenek ezagutzen dute. Betidanik izan da surfa egiteko munduko lekurik onenetarikoa Hawaii, Australia edo Tahitirekin batera. Bere ezkerreko olatua oso berezia da surfa egiteko eta horregatik Munduko Txapelketako saio bat antolatzen da urtero bertan. Txapelketa honek Billabong Pro du izena eta […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Mazinger Z 1978ko martxoaren 4an agertu zen lehen aldiz telebistan. Hogeita hamar urte geroago, jende asko dago sail hau ohoratzen duena.
Telesail hau agertu zen arte, marrazki japoniarrak erabat negarreragileak ziren (Marco, Heidi, El perro de Flandes, etab.) eta 70. hamarkadako gazteak txundituta gelditu ziren sail berri hau ikustean, marrazki bizidun biolentoak baitziren.
Telebistako kritikari batek, J. […]
Gure txokoa |