Dantza
May 6th, 2008
Denok dakigu zer izan den “Fama” programa. Gure artean egon den lehen programa dantza bultzatzen duena izan da. Hau akademia bat izan da non funky, street dance eta liriko erako dantzak erakutsi dituzten. 3 hilabetetan zehar jendea sartzen eta ateratzen joan dira. Eta irabazleak aukera izango du urte batez New York-en klase batzuk jasotzeko. Eta beste finalistalek ere lana lortu dute musika talde edota musikaletan.

Hau bukatu denez ,18 urtez beherakoentzat “Fama School” izenarekin beste saio bat sortu dute. Edozeinek izena eman zezakeen eta hau gertutik dakit nire lagun bat hartu dutelako.
Orain dela gutxi”Burgos Salson” izeneko ikastaro batzuetan egon gara Burgosen eta esperientzia zoragarria izan da . Han mota desberdinetako dantzak ikasi genituen: salsa, gehienbat Hego Amerikan dantzatzen dena; street dance, break danceren zati bat dena; eta reggaeton,hau ere Hego Amerikakoa.

Han ikusi genuen edonork dantzatu dezakeela eta edonork edozer dantzatu dezakeela. Egia da Fama programak jendea hurbildu du dantzara . Baina badaude pertsonak, ni horietako bat, txikitatik dantzatzen dugunak eta ez garenak hasi dantzatzen telebistan agertu delako.
Dantza zerbait zoragarria dela pentsatzen dut eta denei aholkatzen diet.
Munduan zehar kultura asko daude eta dantza kultura horietako zati bat da eta gauza asko ezagutu dezakegu. Zergatik ez ezagutu kultura dantzan?
![]()


2 comments on “Dantza”
01
Zoragarria benetan ahalik eta dantza mota gehienak ikastea, baina horretarako denbora eduki behar da.
Fama ikuskizuna gustokoa izan dut, eta laister programaren bigarren zati bat egitea espero dut.
02
Ados nago zurekin, Fama programak asko lagundu dio dantzari gure herrialdean.
Orain arte abesteko programak soilik sortu izan dira, horregatik, oso pozik nago proiektu berri honekin, dantza egiteak, zure egoera pertsonala, sentimenduak… erakusteko aukera ematen baitizu.
Leave a Reply
You must be logged in to post a comment.