Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Liburuaren Nazioarteko eguna

May 6th, 2008

“El niño con el pijama a rayas”, “El codigo Da Vinci”, “Harry Potter”….
Liburu eta idazle onez inguratuta gaude, eta liburuari eta irakurtzeari urtean egun bat eskaintzea ondo dago. Hori dela eta, apirilaren 23an, ehundaka herrialdetan liburuaren nazioarteko eguna izan zen. Dagoeneko badira 13 urte egun hau ospatzen dugula. Zergatik egun hori? 1.616. urteko apirilaren 23an, Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vega hil zirelako.
Egun honetan bertan ere, Kataluniako herrialdeetan, orain dela urte askotako leienda bat dela eta, San Jordi eguna ospatzen da. Ohitura zenez, egun honetan lore bat oparitzen zen, eta duela urte batzuetatik hona, liburuaren eguna ospatzen denez, egun berean, liburua eta lorea oparitzen dira.

Urtero bezala, Espainia eta Euskal Herriko toki ezberdinetan idazleak egoten dira haiek idatzitako liburuak sinatzen eta jendearekin iritziak konpartitzen. Horretaz gain, aktibitate bereziak egiten dituzte liburutegietan edo kulturguneetan: liburu kontalariak izaten dira hainbat liburu ezagun irakurtzen, edota liburuen erakusketa...

Gainera dendetan, egun hau dela eta, liburuak merkeago saltzen dituzte (%5 – %10). Oparitu edo norberarentzat erosi nahi baditugu. Horrekin jendea irakurtzera animatzea da helburua, eta, noski, gehienbat gazteak. Normalean gutxiago irakurzen baitugu.

“Liburuetan murgiltzeko ateak zabalik daude…”

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Comments | Trackback Jump to the top of this page

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Just another Mundua.com weblog

Meta