berri txarrak
2008 Maiatza 15
Berri Txarrak 1994. urtean sortutako rock musika talde bat da. Hasieran bi bakarrik ziren taldean: Gorka Urbizu (ahotsa eta kitarra) eta Aitor Goikoetxea (bateria), eta gerora 1997. urtean talde oso bat izatera pasa ziren beste bi taldekiderekin batera: Mikel Lopez (baxua) eta Aitor Oreja (kitarra). Azken honek 2004. urtean taldea uztea erabaki zuen eta gaur egun 3 taldekidek bakarrik egiten dute Berri Txarrak taldearen musika zoragarria.
Taldeak hasieran maketa bat egin eta hainbat sari jaso zituen sortzaileen lehiaketa ezberdinetan, eta honek lehenengo diskoa grabatzea ekarri zuen. Lehenengo disko hau atera eta gero, 2 urtez behin diskoak grabatzen aritu dira gaur arte:
-1997 berri txarrak
-1999 ikasten
-2001 eskuak/ukabilak
-2003 libre
-2005 jaio.musika.hil
Talde nafar hau oso ezaguna da mundu guztian zehar, egiten duten musika mota oso zabaldua dagoelako atzerrian: Estatu Batuetan, Ingalaterran… Gainera, kanta batzuk, nahiz eta gutxi izan, ingelesez dira eta honek atzerritar entzulea gehiago erakartzen du, letra ulertzen duelako.

Talde hau euskal musikaren barruan dagoen talderik onena ez bada, onenetarikoa dela esango nuke, normalean, euskeraz abesten duten musika talde euskaldunek ez baitute arrakasta handirik izaten atzerrian. Gainera, Berri Txarrak taldeak atzerrian arrakasta dauka ez bakarrik entzule asko dituelako, baizik eta bere bira asko eta asko Europa eta Ameriketako herrialde ezberdinetan izaten direlako.
Ea aurten, 2008. urtean, beste diskaren bat plazaratzen duten, azkeneko diska ateraz geroztik 3 urte pasa baitira eta jarraitzale garenok beste hainbat kantu ederrekin gozatzen jarraitu nahi baitugu.

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.