Kaotiko

2008 Maiatza 15

Kaotiko talde rockeroa da eta Aguraingoa da. Rock talde mitikoen babesean sotu zen, La Polla Records bezalako taldeen babesean, adibidez. Berehala lortu zuten soinu berezi eta propio bat, distiratsua, sendoa, kementsua, mundu propioak sortzen dituena, originala eta transferiezina.

Taldea 2000. urteko uztailean sortu zen. Kaos Etiliko taldea desegitean gertatu zen guztia; bateriak eta kantariak zenak taldea utzi zutenean, Kaos Etilikoko beste hiru kideak geratu ziren: Fonta (baxua), Aguayo eta Aguayiko (gitarrak). Hasiera batean taldearen desegitea izan zena, berehala bihurtu zen proiektu berri eta garrantzi handiko bat, Johny (ahotsa) eta Xabi (bateria) taldera gehitu zirenean. Hala sortu zen KAOTIKO, bi kide berri hauek lehengo beste hirurekin elkartzean.
KAOTIKOkoak musikari onak dira, talentu berezkoa dute melodiarako. Beren kantu guztiak himnoak dira , eta gustu berezia erakusten dute, errepika eta ahots jokoetarako. Beren kantuetan trebetasuna adierazten dute eta bizitza soziala nolakoa den adierazten dute. Mezu biziak transmitizen dituzte, jende askoren sentimenduekin bat datozte; bere musikak pertsonen askatasun irrika asebetetzen saiatzen dira, eta bete-betean asmatzen dute, gazteekin batez ere.


2001. urtean Oihukak taldearen lehenengo albuma (“Mundo kaotiko”) argitaratu zuen; album azkarra zen. Lehenengo urrats hura garrantzi handikoa izan zen, rock talde handi bat bezala sartu baitziren milurte berrian.
2003. urtean “Raska y pierde” (Oihuka) argitaratu zen, eta berehala gainditu zuen aurrekoa kalitatean, soinuan eta salmentetan. Beren kantuak biziak dira eta entzulearen belarrira itsasten dira. KAOTIKO ezaguna izaten hasiko da eta gero eta gehiago eskatuko du entzulegoak.
2005ean CD/DVD bat argitaratu zuten (Gor) zuzenean grabatua. Ordurako publiko handia lortu dute bai Euskal Herrian, bai Espainiako estatu osoan; atsedenik gabe ematen dituzte kontzertuak eta nonnahi dira txalotuak.

2006an “Destino escrito” (Universal) argitaratu zuten. Hasierako uneak berreskuratzen saiatu ziren eta disko hau egin zuten. Taldea haziz doa diskotik diskora, emanalditik emanaldira, eta jarraitzaileak irabaziz doaz etengabe.

Adrenalina” bere azken diskoa da. Hasierako konpainiarekin erlazionatuko dira berriro (Ohiuka). Azken lan hau denborarekin landu dute eta ziur daude bide onetik doazela. 13 abesti berri argitaratu dituzte, amorrua ematen dien gauzez mintzatzen dira eta bere publikoarekin elkarbanatu nahi dituzte beren emozioak. Eszenatokian irudi natural eta freskoa eta sinesgarritasuna transmititzen dute. Beren zuzenekoa ikusgarria da eta oso gomendagarria.

Kaotiko gaur egungo rock-punk-aren erreferentzia musikal sendoenetako bat.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat “Kaotiko”

  1. 01

    31ean Usurbilen dute kontzertua AHT EZ ekitaldien barruan Etsaiak mitikoekin eta Euskal Herriko talde onenarenkin SU TA GARrekin!!

    uarana-(e)k 2008 Maiatza 15-(e)an bidalia
    Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta