Mazinger Z, robot mirarigile baten itzulera

2008 Maiatza 15

Mazinger Z 1978ko martxoaren 4an agertu zen lehen aldiz telebistan. Hogeita hamar urte geroago, jende asko dago sail hau ohoratzen duena.

Telesail hau agertu zen arte, marrazki japoniarrak erabat negarreragileak ziren (Marco, Heidi, El perro de Flandes, etab.) eta 70. hamarkadako gazteak txundituta gelditu ziren sail berri hau ikustean, marrazki bizidun biolentoak baitziren.

Telebistako kritikari batek, J. MÂȘ Baget Herms, Mazinger Z-k “ongiaren eta gaizkiaren definizio manikeo bat eta xehetasun gabekoa” eskaintzen duela eta robotak, nagusiak ziren bi pertsonaien antzera, bizitza luzea izango duela azaldu zuen.

Telesail hau komiki japoniar baten adaptazioa da. Telebistan agertu bezain laster jostailu dendak eta kioskoak bete zituen merchandissing mota askorekin, zeintzuk, gaur egun, errazki aurkitu ditzakegun berredizio moduan (panpinak, kamisetak, txapak).

Internet-en etorrerarekin, telesailaren gogoeta lausoek forma hartu zuten berriz ere. Youtuben kapitulu asko daude gordeta eta egindako ikerketa baten arabera, 420.000 aldiz baino gehiago ikusiak izan dira Mazinger Z-ren kapituluak.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta