Mundakako olatuaren itzulera zuzendua

2008 Maiatza 15

Mundaka herria munduko surflari onenek eta garrantzitsuenek ezagutzen dute. Betidanik izan da surfa egiteko munduko lekurik onenetarikoa Hawaii, Australia edo Tahitirekin batera. Bere ezkerreko olatua oso berezia da surfa egiteko eta horregatik Munduko Txapelketako saio bat antolatzen da urtero bertan. Txapelketa honek Billabong Pro du izena eta munduko garrantzitsuena da. Bertan 12 hondartza bakarrik sartzen dira eta munduko 45 surflari onenek parte hartzen dute.

Surflari hauen artean Andy Irons, Joel Parkinson, Luke Egan, Taj Burrow, Mick Fanning edo Kelly Slater daude eta aurten euskaldun bat izango dugu. Aritz Aranburu izango da Euskadi ordezkatuko duen surflari bikaina. Munduko 45 onenetarikoa da eta hau lortzen duen bosgarren europarra eta lehenengo euskalduna.

Baina surfaren festa hau arriskuan egon zen. Orain dela hilabete batzuk Astilleros de Murueta S.A.-k itsasontzi bat ateratzeko hondar pila bat kendu zuen Murueta parean eta Mundakako barran bota zuen gero. Itsasoari normalean baino hiru aldiz gehiago kostatzen zitzaion bat-batean hartu zituen harea tona horiek guztiak desgastatzea. Urak bere bidean aurkitutako traben ondorioz, Mundakako ezker olatua desagertuta egon zen momentu batean.

Mundakako olatuarekin gertatu zenak bertako surf txapelketa bertan behera uztea ekarri zuen, munduko surf txapelketaren antolatzaileek esan zuten bezala.

Baina, zorionez, Mundakako olatua bere onera etorri da berriz. Ikerketen arabera, urrian ez da egongo arazorik munduko surf lehiaketa jokatzeko.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta