Zer egin hainbeste zaborrarekin?

2008 Maiatza 15

Markel Olano eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiek lehengo egunean sinatu zuten akordioa. Gipuzkoan dagoen zabor “saturazioa” dela eta, Bizkaira eramango dituzte hondakinak, eta Zubietan, Donostiako auzoa, errauskailua egin arte jardungo dute zaborra eramaten. Gutxi gora behera 2012ko bukaera edo 2013ko hasierara arte. Orain arte, alderantzizko tratua izan dute Bizkaiak eta Gipuzkoak hondakinen gaiarekin. Ermua eta Mallabiatik Gipuzkoara ekartzen aritu dira beraien zaborra eta tratua egiteko orduan hau kontuan izan zutela esan dute. Gipuzkoako zabor tona gehien jasoko dituzten zabortegiak Jata eta Igorrekoak izango dira. Markel Olanok eskerrak eman dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, Gipuzkoari emandako laguntzagatik.

Akordio hau alde batera utzita, Zubietan erraustegia jartzeak ekarri duen polemika ezin da alde batera utzi. Zubieta eta bere ondoan dauden herriak ez dira besoak gurutzaturik geratu eta erraustegiaren kontra jarri dira. Beraiek diote erraustegiak ez diela orain arte bezalako bizitza normala egiten utziko. Kaltetuenak nekazariak izango dira beraien landa lurren ondoan jarriko dutelako errustegia eta honek sortzen duen kutsadura oso handia delako. Beraiek hondakinak tratatzeko era alternatiboak eta ez hain kutsakorrak proposatu dituzte. Izan ere, erraustegiak igorritako kea oso kutsakorra da eta Zubietaz aparte ondoko herri guztiek jasango dituzte honen eraginak, 15-20km erradio batean gutxi gora behera.

Zubietako erraustegiari buruz informazio gehiago ikusi nahi baduzue, badago Argiak egindako bideo bat erreportai txiki baten modura. Ikuspuntu ezberdinak erakusten ditu gaiari buruz eta interesgarria iruditu zait.

Bideoa: Zubietako erraustegia, errealitate bat ote?

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta