MARVEL
2008 Maiatza 26
Marvel Nueva Yorkeko komiki argitaletxea da. Ezaguna da ideien etxea izateagatik. Hortik atera dira superheroi ezagunenak: Spiderman, Daredevil, Iron man, Los vengadores, etab. Stan Lee haien sortzailea da eta 60 hamarkadan “DC Comics “eko komikietan inspiratuta hasi zen idazten.

1939. urtean Martin Goodmanek sortu zuen “Marvel”, baina hasieran izen asko izan zituen: Atlas Comics, Timely Comics, etab. Azkenean “Marvel Comics” izena hartu zuen eta bere publikazio garrantzitsuena izen horrekin egin zuen: La Antorcha Humana eta Namor ateratzen ziren, hau da, hauek izan ziren “Marvel”eko lehen superheroiak. Arrakasta handia izan zuen El Capitán América ere sortu zuten idazleek eta marrazkilariek.
50. hamarkadan bere ateak ia itxi behar izan zituen, II. Gerrate Mundialarengatik. Urte haietan zientzia fikziozko istorioak argitaratzen zituzten.
60. hamarkadan argitaletxea aurrera atera nahi izan zuten eta “DC Comics”en bezala superheroiak asmatzea erabaki zuten. Urte haietan Stan Lee agintean zegoen eta hark eta Jack Kirbyk Los 4 Fantásticos sortu zuten. Horren ondoren Spiderman sortu zuten.
70. hamarkadan “Marvel”ek X-Men atera zuen berriro merkatura.
2000. urtean komiki askoren pelikulak egin zituzten: Daredevil, Elektra, X-Men, Spiderman, etab.


Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.