Navarre etxera itzuli da berriz!

2008 Maiatza 26

Basoko erregina deitzen diote.Beti iheskorra, gautarra. Gutxien ezagutzen den espeziekoa da eta munduko zailenetakoa aztertzeko. Zientifikoak saiatzen dira animalia hau aztertzen baina gutxi dakigu orain arte, behintzat. Hala ere, orain dela gutxi historiara pasako den ikerkuntza egin dute scolopax rusticolari buruz. Navarre itzuli da Gipuzkoara.

Oilagor bat hartu dute Gipuzkoan eta honi emisore bat jarri diote bere soinean satelite bidez bere segimendua egiteko. Oilagorra martxoaren 3an askatu zuten eta 750o km egin ditu berriz ere askatutako tokira itzultzeko.

Lehenengo aldia izan da mundu mailan horrelako tamainako hegazti bati emisora bat jartzen zaiona. Gainera, sekulako arrakasta eduki du. Navarrek informazio ugari bidali du Errusiatik gainean daraman 9,5 gramoko emisoreak lagunduta eta hori gutxi balitz, bueltatu egin da eta ikerketari izugarrizko arrakasta eman dio. Ikerlari asko ahozabal geratu dira esperientzia honen ondoren eta orain jasotako informazio hori ikertzen ari dira. Oso baliagarria izan daiteke animalia honi buruz gauza gehiago jakiteko.

Hala ere, emisore honek baditu arazo batzuk: udaberrian denak oso ondo funtzionatzen du baina neguan arazoak edukitzen ditu eta ikerkuntza honetan ere halaxe gertatu da: irailaren 25ean jaso ziren azken datuak. Zergatik?

Lehenengo arrazoia, neguan eguzki panelek izpi gutxiago jasoko duela da. Bigarrena, Europa mendebaldea interferentzi erradiolektrikoz betea dagoela eta, hirugarrena, ehiztari asko dagoela. 4 hilabete oilagorraren berririk jaso gabe egon ondoren, ohore bat izan da berriz ere oilagor hau etxera bueltatzea. 2007ko proiektuak datu ikaragarri batzuk eman zituen. Navarre berriz ere etxean zen, Gipuzkoan, 7500 km egin ondoren. Udaran eman dituen datuen arabera ernaldu izana normala da eta hainbeste ehiztari pasa eta bere motxilarekin etxera bueltatzea benetan harrigarria. Orain hegazti honi buruz ikerketak egiten ari dira oilagor honek bidalitako informazioarekin.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta