Artxiboa: 2008 Maiatza

Titanic

Asteazkena, 2008 Maiatza 7

1912.urtean Titanic izeneko itsasontziak bere lehenengo eta azkeneko bidaia egingo zuen. Apirilaren 12a zen eta Southampton-etik atera behar zuen. Garaiko itsasontzi ederrena zen,bertako ia bidaiari guztiak aberatsak ziren. 2.224 bidaiari igo ziren, horien artean bertako langileak.

Bi egun geroago izebergak zeuden lekuan sartu ziren eta abiadura nahiko handia zeramanez, horietako baten aurka talka egin zuen eta […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

JEANS-AK

Asteazkena, 2008 Maiatza 7

Nork ez du galtza bakerorik armairuan? Zer dira? Nondik datoz? Zergatik? Beno, ba, jarraian horrenbeste erabiltzen dugun jantziaren historia.
Gaur egun, gure praka gehienak bakeroak ala jeans-ak dira, kolore, mota eta forma desberdinetakoak; markadunak (Lois, Pepe jeans, D&G, Levis, etab.) ala marka gabeak; garestiak ala merkeak.
Jeans-ak, galtza bakeroak, tejanoak… denim izeneko algodoi mota batez eginiko […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Patxi Eugiren agurra

Asteazkena, 2008 Maiatza 7

17 urte profesional modura igaro ondoren, Patxi Eugik pelota uztea erabaki du. Uztailean bukatzen zaio Aspe enpresarekin duen kontratua eta garai horretan utziko du, hain zuzen, pelota mundua.
Eugik, lorpen ugari izan ditu bere kirol bizitzan eta horietan garrantzitsuenak, dudarik gabe, buruz buru dituen hiru txapela dira. Ez dira, ordea, dituen txapela […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Atzegi

Asteazkena, 2008 Maiatza 7

Atzegi adimen urriko pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da. Gipuzkoako hainbat leku ezberdinetan daude Atzegiko lokalak: Beasainen,Tolosan, Donostian…
1960an sortu zen pertsona horien aldeko senide talde baten esfortzuaren ondorioz.
Gaur egun, ia 50 urte pasa ondoren, adimen urritasuna duten gipuzkoarren bizi kalitatea hobetzeko lanean jarraitzen du Atzegik. Pertsona hauen erreferente eta bidaide izan nahi du Atzegik. Jaiotzen direnetik […]

Gure txokoa | 2 iruzkinak

Eskalada kirol alternatibo bat

Asteazkena, 2008 Maiatza 7

Gaur egun etxe guztietan telebista bat dago eta telebista piztean futbola ikusten da, saskibaloia ikusten da eta beste hainbat kirolen emaitzak ematen dituztenean ez dakigu zenbat kirol ez diren ateratzen. Duela urte erdi eskalada egiten hasi nintzen nire lagunei esker eta esan dezakegu ez dela oso kirol ezaguna ez dagoelako jende askorik egiten duenik eta, […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Déjà-vu, sentsazio bitxia

Asteartea, 2008 Maiatza 6

Émile Boirac parapsikologo eta esperantoaren bultzatzaile frantziarrak eman zion izena sentsazio horri XIX. mendearen bukaeran. Geroztik, hainbat arlotako adituenak aztertu dute: psikologoek, neurologoek, parapsikologoek, igarleek… Antza denez, hain fenomeno bitxia izanda, sasizientzialariek ere eman nahi izan diote nolabaiteko azalpena.
Hala ere, zientzia ere arduratu da horretaz, eta azalpen errazik ez badu ere, ikertzaileek gero eta hobeto […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Liburuaren Nazioarteko eguna

Asteartea, 2008 Maiatza 6

“El niño con el pijama a rayas”, “El codigo Da Vinci”, “Harry Potter”….
Liburu eta idazle onez inguratuta gaude, eta liburuari eta irakurtzeari urtean egun bat eskaintzea ondo dago. Hori dela eta, apirilaren 23an, ehundaka herrialdetan liburuaren nazioarteko eguna izan zen. Dagoeneko badira 13 urte egun hau ospatzen dugula. Zergatik egun hori? 1.616. urteko apirilaren 23an, […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

Dantza

Asteartea, 2008 Maiatza 6

Denok dakigu zer izan den “Fama” programa. Gure artean egon den lehen programa dantza bultzatzen duena izan da. Hau akademia bat izan da non funky, street dance eta liriko erako dantzak erakutsi dituzten. 3 hilabetetan zehar jendea sartzen eta ateratzen joan dira. Eta irabazleak aukera izango du urte batez New York-en klase batzuk jasotzeko. […]

Gure txokoa | 2 iruzkinak

“Ipuinetatik ateratako piratak”

Asteartea, 2008 Maiatza 6

Nork esan du piratak soilik ipuinetan existitzen direnik? Oraindik ere, XXI. mendean, marinel bihozgabe batzuek mundu osoko merkataritza eta turismo ontziak erasotzen dituzte. Lehengo urtean, adibidez, 263 itsaslapurreta zentsatu ziren. Honetaz gain, erasoak gero eta bortitzagoak izaten dira, ezin hobeki entrenaturik eta armaturik baitaude.

Pasatako apirilaren 4an, piratek luxuzko yate frantsez bat bahitu zuten Somaliako kostaldean; […]

Gure txokoa | Iruzkin 1

Non dago nire ezpata?

Asteartea, 2008 Maiatza 6

Orain dela gutxi, oso famatua izan zen emakume baten informazioa bilatzen hasi nintzen, eta oso ederra den istorio bat aurkitu dut.
 
Enrique VIII.a Inglaterrako erregea izan zen. 1491ko ekainaren 28an jaio zen, Greenwichen kokatzen den jauregian. Enrique VII.aren bigarren semea zen, bere anaia Arturoren atzetik. Anai zaharrena, 15 urte bete zituenean, Aragoiko Catalinarekin ezkondu zuten, baina […]

Gure txokoa | 0 iruzkin

jinetajan blogaren 2008 Maiatza artxiboetan zaude.

Meta