Europako bidaia
2008 Ekaina 3
2007 ko abuztuaren 27an hasi zen hainbeste espero genuen bidaia. Lehenengo egunean ordu gehiegi pasa genituen autobusean Bernara ailegatu ginen arte . Utzi gintuzten lekua nahiko beldurgarria zen baina aurkitu genuen ondo pasatzeko lekua eta dutxatu eta afaldu ondoren, juerga egitera joan ginen lagun guztiak .
Hortik Munichera abiatu ginen. Zoragarri polita lekua baina harritu ninduena hango jendea izan zen: ez zuen hitz egiten kaletik, bakoitza bere gauzetan zebilen, entzuten zen bakarra kotxeen soinua zen. Han hiru egun igaro ondoren Pragara joan ginen eta egun zoragarria pasa genuen: eguraldi ona zegoen eta dendaz denda gauzak erosiz eta gauza desberdinak ikusiz ibili ginen. Egia esan, espero nuen baino politagoa zen, baina zailtasun batzuk ere eduki genituen hizkuntzarekin eta diruarekin.

Handik berriz ere Alemania aldera joan ginen eta gero Holandara. Holandara ailegatu ginenean, han oso ezaguna den auzo batera joan ginen lehenengo gauean, auzo gorria eta, egia esan , nahiko harrigarria izan zen han ikusi genuena.

Hurrengo lekuak Brujas eta Bruselas izan ziren : zoragarriak. Egun pasan egon ginen eta hiri oso politak iruditu zitzaizkigun.
Baina azkeneko egunak gertu zeuden, Paris eta Disney gelditzen ziren. Han ere oso ondo pasa genuen.
Bidaia hau ahaztezina izango da , behin eta berriz egingo nuke. Baina politena , egun bakoitzean herri desberdin batean esnatzea iruditu zitzaidan. Azkeneko eguna ailegatu zenean denak goibel eta neka-neka eginak iritsi ginen.

Iruzkin bat idatzi
Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.