Piercing eta Tatuajeak

2008 Ekaina 10

Gaur egun gehienak gaude modaren menpe, denak ez esateagatik. Arropa, piercing-ak, tatuajeak… dena da garrantzitsua gure gizartean.

Piercingak eta tatuajeak orain dela urte asko Ekialdean edo Afrikan bakarrik egiten ziren. Baina gaur egun gizarte garatuetan modan jarri dira eta gazte asko eta askok badituzte. Ni horietako bat naiz.

Piercinga gorputzean metal bat jartzea da, eta kasu batzuetan gorputza ohituta ez dagoenez baztertu egiten du.

Piercinga egiteko momentuan ezin duzu edozein lekutan egin, kontuz ibili behar da infekzioak ez edukitzeko. Eta gainera gaixotasun batzuk ekar ditzake: Hepatitis C edota minbizia. Ondo jakin behar duzu gorputzeko zein ataletan egin piercinga, ze, adibidez, titi buruan eginez gero ezin diozu eman esnea zure umeari.

Tatuajeak ere gaixotasunak ekar ditzake eta, gainera, haurdun gelditzen zarenean bizkarrean tatuajeren bat baduzu, ezin dizute epidurala eman.

Baina gaur egungo gazteak ez gara konturatzen gauza hauetaz eta gustatzen zaiguna egiten dugu. Eta ez dugu pentsatzen gure etorkizunean.

Eta lan baten bila joaten garenean? Zer gertatzen da? Zer pentsatzen dute nagusiek? Normalean piercinga edota tatuajea ez duen norbait baldin badago, errezago hartzen dute duena baino. Askotan pentsatzen dute hori pertsona zikin edota edukazio gabekoa dela, lehenago presoek eta piratek egiten baitzituzten horrelakoak eta edadeko jendeari hori ez zaio batere gustatzen.

Pentsatzen dudana da piercingak edo tatuajeak edukitzea, zure gustokoak badira, oso ondo dagoela. Baina hobe dela leku ezkutuetan edukitzea, bestela, arazoak eduki ditzazkezu gizarteko pertsona batzuekin eta lana bilatzeko momentuan.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta