BLINK-182

2008 Ekaina 16

Musikako talde famatua da Blink 182, punk rock eta punk pop-eko nahastura bat da.Talde hau 1992an sortu zen Poway herrian(San Diego, California) eta bere kideak, Tom DeLonge(kitarrista eta abeslea), Mark Hoppus(bajista) eta Scott Raynor(bateria) dira. Sortu zenean Blink deitzen zen baina aldatzeko beharra izan zuten: techno musika egiten duen talde irlandar batek mehatxatu egin zituen eta 182 zenbakia jarrarazi zien.

Lehenengo diskoa atera zuten Cheshire Cat izenekoa. Honek arrakasta handia izan zuen eta Warped Tour bat egin zuten, horrelako beste hainbat talderekin. Geroago Dude Ranch diskoa grabatu zuten eta ondoren Scott Raynor bateria bota egin zuten: batzuek esan zuten alkoholarekin zituen arazoengatik zela baina inoiz ez da jakin zergatik joan zen. Orduan Travis Barker bateria sartu zen. Barker etorri zen momentutik mundu guztian hasi zen ezagutzen talde arrakastatu hau. Enema of the State hirugarren diska izan zen arrakasta gehiena izan zuena, eta batez ere, “All the small things” kantaren singela. Munduan zehar bira egin zuten eta joaten ziren leku guztietan bete egiten zuten. 2005eko otsailaren 21ean jotzeari utzi zioten. Beraiek esan zutenez, deskantsu bat merezi zuten, eta familia eta lagunekin egon nahi zuten denbora gehiago. Hemen bere diskografia uzten dizuet.

Urtea Diskoak Diskografia
1994 Buddha(maketa) Kung Fu Records
1995 Cheshire Cat Cargo Music/ Grilled Cheese
1997 Dude Ranch Cargo Music /MCA
1999 Enema of the State MCA Records
2000 The mark, Tom and Travis show: The enema strikes back MCA Records
2001 Take off your pants and jacket MCA Records
2003 Blink-182 Geffen Records
2005 Greatest Hits Geffen Records

Gaur egun Tom Delonge eta Travis Barker +44 taldean daude. Ez da Blink-182 izan zen bezain famatua baina bere kantak ezagunak dira, behintzat. Beti esaten dute familia eta lagunengatik utzi zutela taldea baina, nire ustez, beste arrazoi batzuk dituzte zeren hain talde famatu batek ezin du horrela hain azkar utzi ondo doakion ibilbidea. Gainera, diskografika askok beraientzat nahi zituzten eta jarraitzaile asko zituzten munduan zehar. Utzi zutenean esan zuten 6 hilabetean bueltatuko zirela baina jada askoz denbora gehiago pasa da. Espero dugu noizbait berriro kontzertu batean Blink-182ko kideak ikustea eta bestela, bere kantak geldituko dira jarraitzaileen oroitzapenean.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta