C’est la vie…

2008 Ekaina 16

Azterketak bukatu dira!!

Jadanik, estresaz beteriko hiru egun hauek pasa ditugu eta gutako askok, oporrak hartzeko gogoak ditugu. Hala ere, egun hauen ondoren, errekuperazioak datozkigu, baina saiatuz, eta gogo pixka bat jarriz, gauzak errazago egiten dira.

Gutako gehienok, txikitatik egon gara elkarrekin eta gaur, elkarrekin azkeneko eguna dela pentsatzea sinestezina dirudi.

 

Horregatik, azkeneko blogeko berria, zuei eskaintzea erabaki dugu, gehien bat eskerrak emateko. Gehienok, ezin izan dugu elkar ezagutu, mila arrazoirengatik, baina arraroa badirudi ere, zuek gure bihotzaren zati bat beteko duzue.

Urte hau eramangarriagoa egin duzue, klaseak alaitasunez eta irrifarrez bete dituzue, eta denok zuei esker zerbait berria ikasteko aukera izan dugu. Ezin izan dugu klase askotan eta momentu askotan elkarrekin egon, batez ere, ikasgai batzuetan bereizita egon garelako baina gure artean piztutako adiskidetasun hau ez da inoiz itzaliko.

Nahiz eta hemendik aurrera, asko elkarrengandik oso urruti egon, bizitzan zehar berriro elkartuko garela seguru gaude, bizi izan ditugun urte guzti hauek oroimenara berriro ekartzeko asmotan. Beraz, bakarrik zorte ona opatzea gelditzen zaigu, guztioi bizitzak hoberena eskainiko dizuelakoan, zoriontsu izango zaretelakoan eta guztion ametsak beteko direlakoan.

Aurten izan ditugun irakasleentzat ere hitz batzuk eskaintzea ez litzateke gaizki egongo: izan ere, haiei esker gure izaera hezitzeko aukera izan dugu, laguntza eskaini baitigute eta momentu txarretan hor egon direlako guztion arazoak eta kezkak entzunez (ez izan zorrotzak notak jartzeko garaian :D ).

Besterik gabe, aurreko guztia kontuan hartuta, zorte on eta hemendik gutxira elkar ikusiko dugula espero dugu. Aio!!!

 

GarbiƱe eta Ariana

 

 

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta