La Fuga taldea

2008 Ekaina 16

La Fuga taldea 1996. urtean jaio zen Reinosan. Lau taldekide ziren: Edu(bateria), Rulo(kitarra eta ahotsa), Fito(kitarra, soloak eta ahotsa) eta Iñaki(baxua). Beraien lehen urtean ez zuten beraien kanta propiorik eta horregatik “Extremoduro” eta “Platero y Tú” taldeen kantak abesten zituzten. 1997. urtean beraien lehen maketa aurkeztuko dute “El camino” deiturikoa.

Lehen maketarekin lorturiko arrakasta ikusirik, beraien lehen diska aterako dute merkatura 1999. urtean, “Mira” izena zuen eta sona handia lortu zuen; Kantabriatik atera eta kontzertuak ematen hasiko dira Madrilen eta leku askotan. Gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari ziren.

2000. urtean diska bat ateratzeko bankura joango dira eta kreditu bat eskatuko dute. Diska horrek “A golpes… de rock and roll” izena zuen eta arrakasta handia izan zuenez, EDG music diskografikarekin kontratu bat sinatu zuten. Denboraldi horretan zor asko edukiko dute bere azken diskarako eskatutako kreditua zela eta, baino kontratua sinatzeagatik produkzio handiagoa edukiko dute, espreski bi diskarako sinatu zuten eta beraien hurrengo diskarako prestatzen hasi ziren.

Hurrengo diska 2002 urtean izan zen. Diska hau, “A las doce” izenekoa, bi astetan grabatu zuten. Diskografikak bira bat eskeiniko die eta 60 kontzertu emango dituzte. ViñaRock eta Derrame Rock jaialdietan parte hartzen dute, eta esan beharra dago beraien lehen bideoak grabatu zituztela “Pa volar” eta “Conversación habitación” abestiekin.

2003 urtean “Calles de papel” diska argitaratu zuten. Honek 2002an egindako birako irudiak eta bideoak ekartzen zituen eta diska honetarako hobetu egin zuten ahotsa eta bideo berri bat atera zuten “En vela” abestirako eta diska asko saldu ziren. Urte honetan bira handiagoa izan zen eta “Calles de papel tour” deitu zioten birari: bira osoa 82 kontzertu izan ziren eta azkenean “Fito y Fitipaldis” taldearen teloneroak izan ziren.

2005. urtean beraien diska berri bat argitaratuko dute, “Negociando gasolina”izenekoa eta beraien lehen single-a egingo dute “Buscando en la basura” izenekoa. Lehenengo disken artean DVD bat zegoen eta diskaz aparte, ordurarte egin zituzten bideoklip guztiak sartu zituzten. Diska honen bira, argitaratu eta hilabete bat beranduago hasi zen eta Espainia guztian eman zituzten kontzertuak.

Hurrengo urtean, “Negociando gasolina” diskaren kontzertuaren ondoren, bi kontzertu gehiago egitea erabakitzen dute eta bi kontzertu horiekin diska bat eta DVD bat merkaturatzea: “En directo“. Honek beste bira bat egiteko aitzakia eman zien.

Hurrengo diskarekin esperimentu bat egingo du La Fuga taldeak: beraien alde intimista eta melodikoa bilatzen saiatu zen diska akustiko batekin. Diska horrek “Nubes y claros” izena zuen. Diska honetan bibolina, txirula eta beste zenbait instrumenturekin aritu ziren, pixka bat tonua aldatzeko, baina esan zuten ez zutela jarraituko esperimentuak egiten. Ondoren bira txiki bat eskaini zuten antzoki eta auditorioetan.

Aurten argitaratu duen diskak “Asuntos pendientes” izena du. Gainera, azken produkzio hau izan dituenen artean handiena da; hain handia da, “HeavyRock” aldizkari ospetsuaren azalean agertu direla. Diska hau Hegoamerikako hainbat egoeratan oinarritzen da eta lehen single-ak “No solo respirar” izena du. Aurten bi jaialditan jo dute: lehenengo, ViñaRock jaialdian eta, gero, Mediatic Festival izenekoan.

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta