“LAGRIMAS POR UNA MEDALLA”

2008 Ekaina 16

Tania Lamarca 28 urteko gasteiztarrak, kirolari famatua izan zena gimnasia erritmikoan, bere esperientzia kontatzen du liburu honetan: nola hasi zen kirol honetan eta nola iritsi zen podium-eko lehenengo postura 1996ko Atlantako olinpiadetan.Askok gogoratuko dute, bera izan baitzen negarrez eta dardarka igo zena podium-a Olinpiada horietan.Liburu honetan Taniak kontatzen du berak bizi izan zuena Espainiako selekzioarekin 1996ko olinpiadetera iritsi arte eta gero nola bota zuten selekziotik asko pisatzen zuelako. 17urterekin bakarrik.

Liburu hau oso famatua egiten ari da Espainian eta bati baino gehiagori zer pentsatua ematen dio, gimnasia erritmikoko ingurukoei batez ere.Gainera Pekin-go Olinpiadak hain gertu edukita jarraitzaileek jakin dezatela, kirolarien esfortzua oso handia dela eta nola kostatzen den domina bat lortzea.Idazleak esaten duen bezala, liburu hau ez da inori mina egiteko; nahi duen bakarra da bizi izan zuen guztia jendeak argi jakitea; Joko Olinpiko batzuk irabaztea ez dela broma bat eta horretarako, batzuetan egin behar direla gauzak gustatzen ez zaizkizunak eta behartzen dizkizutenak.

Nik liburu hau jende guztiari gomendatzen diot, oso liburu hunkigarria iruditzen zaidalako. Tania Lamarca-ren esperientzia eta beste 5 neskena oso gogorra iruditzen zaidalako eta edozeinek ez zuelako jasango.Beraien familiak uzten dituzte denbora oso luzean ikusten eta batzuetan konpentsatzen da, kasu honetan bezela, urrezko dominarekin ; baina lortzen ez bada?

zabaldubildudel.icio.us

Gure txokoa | Iruzkinak | Trackback Igo gora

Iruzkin bat idatzi

Iurzkin bal bidaltzeko saioa hastea beharrezkoa da.

Just another Mundua.com weblog

Meta