'Gure txokoa' atalaren artxiboa
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Berri Txarrak 1994. urtean sortutako rock musika talde bat da. Hasieran bi bakarrik ziren taldean: Gorka Urbizu (ahotsa eta kitarra) eta Aitor Goikoetxea (bateria), eta gerora 1997. urtean talde oso bat izatera pasa ziren beste bi taldekiderekin batera: Mikel Lopez (baxua) eta Aitor Oreja (kitarra). Azken honek 2004. urtean taldea uztea erabaki zuen eta gaur […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Metallica, 1981eko urrian sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan. Heavy-metal musika taldea da. Estatu Batuetan 57 milioi disko saltzen dituzte eta mundu osoko salmentak ehun milioi diskora iristen dira.
Arrakasta handia lortu duen heavy metal taldea da, izan ere, AEBetako historian 18. musikagile ospetsuenak dira beraien salmentengatik.
80ko hamarkadan Megadeth, Slayer, eta Anthraxekin batera, thrash metaleko “lau handiak” […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Markel Olano eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiek lehengo egunean sinatu zuten akordioa. Gipuzkoan dagoen zabor “saturazioa” dela eta, Bizkaira eramango dituzte hondakinak, eta Zubietan, Donostiako auzoa, errauskailua egin arte jardungo dute zaborra eramaten. Gutxi gora behera 2012ko bukaera edo 2013ko hasierara arte. Orain arte, alderantzizko tratua izan dute Bizkaiak eta Gipuzkoak hondakinen gaiarekin. […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
“Bitartean heldu eskutik” euskaraz idatzi den poema libururik garrantzitsuenetakoa da, zalantzarik gabe. Eta Kirmen Uribe poeta gisa ezagun egin duena. Ingelesez argitaratu zuten “Meanwhile Take My Hand” izenburupean AEBetako Graywolf argitaletxe indartsuan. Elizabeth Macklinek itzuli zuen.
Kritika onak ari da jasotzen AEBetan. Azkena, Harvardeko Unibertsitateko “The Harvard Book Review” aldizkari entzutetsuan agertu da.
Argitaratu den poema-liburu onenaren […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Mundaka herria munduko surflari onenek eta garrantzitsuenek ezagutzen dute. Betidanik izan da surfa egiteko munduko lekurik onenetarikoa Hawaii, Australia edo Tahitirekin batera. Bere ezkerreko olatua oso berezia da surfa egiteko eta horregatik Munduko Txapelketako saio bat antolatzen da urtero bertan. Txapelketa honek Billabong Pro du izena eta […]
Gure txokoa |
Osteguna, 2008 Maiatza 15
Mazinger Z 1978ko martxoaren 4an agertu zen lehen aldiz telebistan. Hogeita hamar urte geroago, jende asko dago sail hau ohoratzen duena.
Telesail hau agertu zen arte, marrazki japoniarrak erabat negarreragileak ziren (Marco, Heidi, El perro de Flandes, etab.) eta 70. hamarkadako gazteak txundituta gelditu ziren sail berri hau ikustean, marrazki bizidun biolentoak baitziren.
Telebistako kritikari batek, J. […]
Gure txokoa |
Astelehena, 2008 Maiatza 12
Fiare hezkuntzaren, kooperazioaren nahiz garapenaren, eta gizarteratzearen alorretan lanean ari diren berrogeita hamar elkartek baino gehiagok osatzen dute. Elkarte hau Peru Sasiak zuzentzen du eta ekonomia solidarioaren aldeko apustua egiten du egunero. Ekonomia solidarioa ondorengo ezaugarrietan oinarritzen da: berdintasun printzipioa, lan duina, ingurumenari errespetua, kooperazioa, irabazi asmorik ez izatea eta lurraldean integrazioa. Horrekin elkarte honek […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2008 Maiatza 9
Lehengo astean, apirilaren 29an, historiako azterketa izan genuen guztiok eta hau gainditu izan ala ez, denok dakigu zein pertsona mota izan zen Francisco Franco.
Azken egun hauetan, gizon honen joku zikinaren adibide berri bat argitaratu da. Izan ere, britainiar eta espainiar prentsa bueltaka dabil, tongo izan litekeen kasu baten inguruan eta protagonista, Franco dugu.
Diotenez, 1968. […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2008 Maiatza 9
Lau urtero bezala, aurten olinpiadak daude Beijing-en. Denok dakizuen bezala, joku olinpiko hauetan kirol desberdin asko ikus ditzakegu: igeriketa, eskubaloia, beisbol…
Konpetizio hau Grezia garaian sortu zen Olimpian eta jada orduan zuzia pizten zuten, beraientzat zuzia piztea sakratua baitzen. Denbora asko joku hauek gabe egon ondoren, XIX. mendean berriro ekin zieten joku hauei. Olinpiadak berriro egiteko […]
Gure txokoa |
Ostirala, 2008 Maiatza 9
1926. urtean Jonh Logie Baird fisikari britainiarrak telebista asmatu zuen, munduaren historia aldatu zuen asmakizuna.
Espainiara, ordea, 30 urte geroago iritsi zen, 1956. urteko urriaren 28an, Televisión Española sortu zenean. Garai hartan oso jende gutxik zuen aukera telebista bat izateko; gehien bat aberatsak edo ekonomia nahiko altua zutenak izaten ziren.
Gaur egun, ordea, gauzak asko […]
Gure txokoa |