'Txutxumutxuak' atalaren artxiboa
Asteartea, 2008 Martxoa 4
Beti bezala, astea labur gertatu zaigu eta nahi baino azkarrago itzultzeko garaia iritsi da. Ostiralean goiz geratu gara agurrak egin eta bidean jartzeko.
Ez da erraza izaten lagunak uztea eta une gozoari adio esatea baina pena horien truke, Venezia ezagutzeko aukera izango dugu. Eguraldia lainotuta dago eta nahiko hotz baina Venezia Venezia da, ur-maila normalean baino […]
Txutxumutxuak |
Igandea, 2008 Martxoa 2
Osteguna ere egun berezia izan dugu, Zotter txokolate-egilearen fabrikan bisita oso gozagarria izan baitugu. Ordu bete eskaseko bidaia egin dugu eta paisaia oso politak ikusi ditugu bidean, Riegersburg gazteluaren ondotik pasa gara, esaterako, eta bertatik hurbil dago Zotter txokolate-fabrika.
Bertan Thomas Linshalm-ek harrera oso adeitsua egin digu eta bera izan dugu gidari bisitan. Fabrika […]
Txutxumutxuak |
Larunbata, 2008 Martxoa 1
Ikasle batzuek ez dute hiria ezagutzeko betarik izan eta gaur, asteazkena, 12ak aldera arte eskolak jaso eta gero, Graz hiria ezagutzera eraman ditugu.
Kunsthaus, Murinsel (Mur ibaiko irla), Schlossbergplatz, Glockenturm, Teatroa, Katedrala, Opera, Herrengstrasse, Hauptplatz. Ondoren, bazkaltzeko tartea hartu dugu eta batzuek erosketak egiteko tartea hartu dute. Gero, erretiratu egin gara, gauerako austriarrek antolatu duten […]
Txutxumutxuak |
Larunbata, 2008 Martxoa 1
Iritsi garenez geroztik, ezin dugu eguraldiaren kexarik izan: egunez oso epel egiten du (18º) eta gauez hozten badu ere, ez asko. Aurtengo negua oso epel omen doa gurean bezala baina Alpeen inguruan ba omen dago elurrik eta bertara goaz ibilaldi labur bat egin, bertako baso-mutilek garai batean jaten zuten plater gozoa dastatu eta goizean igotako […]
Txutxumutxuak |
Larunbata, 2008 Martxoa 1
Astelehenean Grazeko HTL BULME ikastetxera heldu ginen goizean goiz, izan ere, goizago argitzen duenez, bizimodua ere goizago hasten da eta goizeko 7:30erako gehienak ikastetxean ginen.
Ikasleak taldekatu eta hainbat ikasgelatan banatu ziren bertako ikasleekin batera eskolak jasotzeko ingelesez. Bide batez, bertako ohiturak eta egiteko modu arras desberdinak ere ikusi ahal izan ditugu.
Ikastetxea oso handia da […]
Txutxumutxuak |
Larunbata, 2008 Martxoa 1
Austriarako bidaia aurten luzexeagoa izan da, izan ere, “Aste Zuria” deitzen dioten oporraldiaren amaieran iritsi gara eta familia asko kanpoan zegoenez, egun bat atzeratu dugu iristeko eguna. Hala ere, beste toki batzuk ezagutzeko aukera izan dugu.
Lehenik, Carcassonnen, Erdi Aroko harresidun hiri zoragarrian geratu ginen. Eguraldia, egia esan, izugarri ona izan zen eta bertako txokoak ere […]
Txutxumutxuak |
Ostirala, 2008 Otsaila 1
Dagoeneko aurtengo ihauteriak iritsi dira.
Pasa den larunbatean kaldereroak izan ziren eta hauexek izan ziren ihauteriei hasiera emango zietenak.
Larunbateko programazioa hauxe izan zen:
18:30etan: Kaldereroak ONTZA Elkartetik irten ziren eta Kaletxikitik Goikoplazaraino eta, han,18:45ean, KANPAMENDUA antolatuko zuten. Ondoren, herrian zehar kalez kale ibili ziren.
Ibilbidea: Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza eta itzulera ibilbide berdinetik.
Ondoren afaria izan […]
Txutxumutxuak |
Asteartea, 2008 Urtarrila 8
Dakigun bezala, orain dela gutxi (Abenduak 20) Kantasaioa 07 ospatu zen gure eskolako aretoan, eta aurten epaileak zuzenki jokatu dute eta Batxilergoko 2A gelari eman diote lehenengo postua.
Esan behar da, gela honek oso ondo prestatu zuela showa, entsaio ugarirekin eta ekipo ugari antolatuz doinua, letra, koreografia, jantziak eta beste gauzak prestatu behar baitziren.
Hala ere, […]
Txutxumutxuak |
Asteazkena, 2007 Iraila 19
Beñat Jauregi gure ikaskideak kotxeko karneta atera du, beraz, errepidean kontuz ibili.
Hau da arriskua!!! eskerrak andoainera trenez etorriko den bestela…
Txutxumutxuak |
Asteazkena, 2007 Martxoa 7
Batzuk gustura zabiltzate Austria aldean eta inbidi puntu bat ere ematen didazue. Bian guk ere ez dugu denbora alferrik galtzen eta atzo eskiatzera joan ginen. Artterako asmoa bagenuen ere, aurtengo elur sasoi pattala dela eta, azken unean, Gourettera joan gara.
Elur oso gutxi dago, dagoena elur-kainoi famatuei esker dago baina, ondo pasa nahi duenak ez du […]
Txutxumutxuak |