Sarrera

berri txarrak

2008 Maiatza 15

Berri Txarrak 1994. urtean sortutako rock musika talde bat da. Hasieran bi bakarrik ziren taldean: Gorka Urbizu (ahotsa eta kitarra) eta Aitor Goikoetxea (bateria), eta gerora 1997. urtean talde oso bat izatera pasa ziren beste bi taldekiderekin batera: Mikel Lopez (baxua) eta Aitor Oreja (kitarra). Azken honek 2004. urtean taldea uztea erabaki zuen eta gaur egun 3 taldekidek bakarrik egiten dute Berri Txarrak taldearen musika zoragarria.

Taldeak hasieran maketa bat egin eta hainbat sari jaso zituen sortzaileen lehiaketa ezberdinetan, eta honek lehenengo diskoa grabatzea ekarri zuen. Lehenengo disko hau atera eta gero, 2 urtez behin diskoak grabatzen aritu dira gaur arte:

-1997 berri txarrak

-1999 ikasten

-2001 eskuak/ukabilak

-2003 libre

-2005 jaio.musika.hil

Talde nafar hau oso ezaguna da mundu guztian zehar, egiten duten musika mota oso zabaldua dagoelako atzerrian: Estatu Batuetan, Ingalaterran… Gainera, kanta batzuk, nahiz eta gutxi izan, ingelesez dira eta honek atzerritar entzulea gehiago erakartzen du, letra ulertzen duelako.

Talde hau euskal musikaren barruan dagoen talderik onena ez bada, onenetarikoa dela esango nuke, normalean, euskeraz abesten duten musika talde euskaldunek ez baitute arrakasta handirik izaten atzerrian. Gainera, Berri Txarrak taldeak atzerrian arrakasta dauka ez bakarrik entzule asko dituelako, baizik eta bere bira asko eta asko Europa eta Ameriketako herrialde ezberdinetan izaten direlako.

Ea aurten, 2008. urtean, beste diskaren bat plazaratzen duten, azkeneko diska ateraz geroztik 3 urte pasa baitira eta jarraitzale garenok beste hainbat kantu ederrekin gozatzen jarraitu nahi baitugu.

txindoki | Gure txokoa | 0 iruzkin Igo gora

Metallica

2008 Maiatza 15

Metallica, 1981eko urrian sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan. Heavy-metal musika taldea da. Estatu Batuetan 57 milioi disko saltzen dituzte eta mundu osoko salmentak ehun milioi diskora iristen dira.

Arrakasta handia lortu duen heavy metal taldea da, izan ere, AEBetako historian 18. musikagile ospetsuenak dira beraien salmentengatik.

80ko hamarkadan Megadeth, Slayer, eta Anthraxekin batera, thrash metaleko “lau handiak” ziren, musika horretako garapenean urrats garrantzitsuak eman zituztelako.

90eko hamarkadan, entzulegoa zabaldu nahian, estiloa komertzialago bihurtu zuten.

2003. urtean Metallicak estudioko 8. diskoa plazaratu zuen, St. Anger izenekoa. Kritika asko egon ziren, baina, hala ere, 2004. urteko birak (”Madly in Anger with the World”) arrakasta handia izan zuen.

LEHENGO PARTAIDEAK:

Dave Mustaine (gitarra), Cliff Burton (baxua eta koroa), Jason Newsted (baxua eta koroa), Ron McGovney (baxua).

GAURKO PARTAIDEAK:

James Heitfield (abeslaria eta gitarra), Kirk Hammett (gitarra eta koroak), Robert Trujillo (baxua eta koroa), Lars Ulrich (bateria).

DISKOGRAFIA:

  • Kill ‘Em All - 1983an, uztailean
  • Ride the Lightning - 1984an, uztailaren 16ean
  • Master of Puppets - 1986an ,otsailaren 21ean
  • Garage Days Re-Revisited (EP) - 1987an, urrian
  • …And Justice for All - 1988an, irailaren 6an
  • Metallica - 1991, abuztuaren 16an
  • Live Shit: Binge & Purge - 1993an, azaroaren 23an
  • Load - 1996an, ekainaren 4an
  • ReLoad - 1997an, azaroaren 18an
  • Garage Inc. - 1998an, azaroaren 24an
  • S&M - 1999an, azaroaren 23an
  • St. Anger - 2003an, ekainaren 5ean
  • Some Kind of Monster (EP) -2004an, uztailaren 13an
  • LOGOA

    arteaga | Gure txokoa | Iruzkin 1 Igo gora

    Zer egin hainbeste zaborrarekin?

    2008 Maiatza 15

    Markel Olano eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiek lehengo egunean sinatu zuten akordioa. Gipuzkoan dagoen zabor “saturazioa” dela eta, Bizkaira eramango dituzte hondakinak, eta Zubietan, Donostiako auzoa, errauskailua egin arte jardungo dute zaborra eramaten. Gutxi gora behera 2012ko bukaera edo 2013ko hasierara arte. Orain arte, alderantzizko tratua izan dute Bizkaiak eta Gipuzkoak hondakinen gaiarekin. Ermua eta Mallabiatik Gipuzkoara ekartzen aritu dira beraien zaborra eta tratua egiteko orduan hau kontuan izan zutela esan dute. Gipuzkoako zabor tona gehien jasoko dituzten zabortegiak Jata eta Igorrekoak izango dira. Markel Olanok eskerrak eman dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, Gipuzkoari emandako laguntzagatik.

    Akordio hau alde batera utzita, Zubietan erraustegia jartzeak ekarri duen polemika ezin da alde batera utzi. Zubieta eta bere ondoan dauden herriak ez dira besoak gurutzaturik geratu eta erraustegiaren kontra jarri dira. Beraiek diote erraustegiak ez diela orain arte bezalako bizitza normala egiten utziko. Kaltetuenak nekazariak izango dira beraien landa lurren ondoan jarriko dutelako errustegia eta honek sortzen duen kutsadura oso handia delako. Beraiek hondakinak tratatzeko era alternatiboak eta ez hain kutsakorrak proposatu dituzte. Izan ere, erraustegiak igorritako kea oso kutsakorra da eta Zubietaz aparte ondoko herri guztiek jasango dituzte honen eraginak, 15-20km erradio batean gutxi gora behera.

    Zubietako erraustegiari buruz informazio gehiago ikusi nahi baduzue, badago Argiak egindako bideo bat erreportai txiki baten modura. Ikuspuntu ezberdinak erakusten ditu gaiari buruz eta interesgarria iruditu zait.

    Bideoa: Zubietako erraustegia, errealitate bat ote?

    enekoo | Gure txokoa | 0 iruzkin Igo gora

    “Bitartean heldu eskutik”

    2008 Maiatza 15

    “Bitartean heldu eskutik” euskaraz idatzi den poema libururik garrantzitsuenetakoa da, zalantzarik gabe. Eta Kirmen Uribe poeta gisa ezagun egin duena. Ingelesez argitaratu zuten “Meanwhile Take My Hand” izenburupean AEBetako Graywolf argitaletxe indartsuan. Elizabeth Macklinek itzuli zuen.

    Kritika onak ari da jasotzen AEBetan. Azkena, Harvardeko Unibertsitateko “The Harvard Book Review” aldizkari entzutetsuan agertu da.

    Argitaratu den poema-liburu onenaren sarirako hautagai izendatu dute AEBetako PEN Clubak urtero banatzen duen sarian.

     

    Kirmen Uribe, zalantzarik gabe, euskarazko poetarik irakurri eta estimatuena da egun. Ondarroan jaio zen 1970ean. Euskal Filologian lizentziaduna, Literaturako ikasketak burutu zituen Italian. Geroztik, irakasle, itzultzaile, interpretari eta gidoilari lanetan aritu da (ETBko Sautrela literatura saioan, besteak beste).

    Entseguak, ipuinak, poemak eta komikiak atera ditu han-hemenka eta hainbat letra idatzi musika taldeentzako: Mikel Urdangarin, Piztiak, TTLT, Bide ertzean, Sagarroi…

    Azken lanen artean hiru aipatuko nituzke: lehena, Bar Puerto, literatura, musika eta bideoa batzen zituen ikuskizuna. Bigarren lana, Ekidazu. Eta argitara atera den azkena da hemen begien aurrean dugun “Bitartean heldu eskutik” poesia liburua.

    Uriberentzat azken hau zertxobait bereziagoa izan da aurrekoekin alderatuz: «Bitartean heldu eskutik liburuari esker egin naiz idazle».

    Poesia irakurle gutxiren generoa dela esan ohi da. Alabaina, gainerako generoetan bezalaxe, poesia liburu hauek ere oihartzuna lortzen dute eta horren adibide dugu Uriberen “Bitartean heldu eskutik” liburua. Euskal Herrian oso harrera ona izan du liburuak eta Euskal Herriko mugetatik urrun arrakatatsu ari dira bilakatzen aipatu liburuko hitzak.

    Liburuak jaso dituen kritikek diote poemak soilak eta musikalak direla. Gaien aukeraketari dagokionean, berriz, aipatzekoak dira agerpen erotikoak, gerra eta gatazkaren isilpeko eragina, besteak beste. Nire iritziz, pertsonon sentimenduak jaso ditu Kirmenek bere olerki liburuan. Jaiotzatik heriotzaraino bizitzen ditugun edo bizi ahal ditzakegun une argi nahiz ilunak, zoriona eta tristuraren arteko balantzan ekarri ditu. Sentimendu ezberdinak igortzen dituzte olerkiok, bizitzak berak eskaintzen dituen egoeraren araberakoak, goxoak batzuk, mingotsagoak besteak. Kalean, etxean, autobidean, supermerkatuan edo ospitalean kokatuta, gertuko tonua hartzen dute lerro hauek, irakurlea olerkiarekin identifikatuta sentiarazterainokoa. Irakurlea olerkiaren barruan sartzea lortu duela esatera ausartuko nintzateke. Freskura dario liburuari, hasiera-hasieratik.

    Hitzaurrean Rikardo Arregi Diaz de Herediak dioen bezala, “liburu honetan ez dago gizakirik, liburu honetan gizon-emakumeak daude, adin guztietakoak, jatorri guztietakoak, leku zehatzetan bizi eta hiltzen direnak, gorputza dutenak. Auskalo arima duten, gogoa bai, zalantzarik gabe. Baina badute oroimenik eta beldurrik eta galerarik eta milaka gauza humanorik, eta igandeetan hondartzara doaz. Eta badira hain gizaki ezen jainko direla. Jainko hilkorrak, jakina”.

    Iruditzen zait, berak idatzitako hitz guztiek mugak zeharkatzen dituztela eta zenbaitetan bere sorterriko xehetasunak erabiltzen ditu Euskal Herriaz haraindi doan ikuspegia osotzeko. Baliteke haren poemak hemen errotuta egotea, baina, orokorrean, mundura loratzen dira.

    Ea, bada, AEBetako saria dela eta, maiatzak laguntzen dion, helduaz irmoki eskutik.

     

    MAIATZA

    Utzi begietara begiratzen.

    Nola zauden jakin nahi dut.

    Rainer W. Fassbinder

    Begira, sartu da maiatza,

    Zabaldu du bere betazal urdina portuan.

    Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,

    Ikarati zabiltza, ito ditugun katakumeak bezala.

    Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,

    Atsegin izatearen balioaz,

    Zalantzekin moldatu beharraz,

    Barruan ditugun zuloak nola bete.

    Erdu, sentitu goiza aurpegian,

    Goibel gaudenean dena iruditzen zaigu ospel,

    Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.

    Denok gordetzen dugu betiko besteren alde ezkutu bat,

    Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.

    Erdu eta larrutuko ditugu irabazleak,

    Zubitik jauzi egin geure buruaz barre.

    Isilik begiratuko diegu portuko garabiei,

    Elkarrekin isilik egotea baita

    adiskidetasunaren frogarik behinena.

    Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,

    Nire gorputz hau albo batera utzi.

     

     

     

    aintzane | Gure txokoa | 0 iruzkin Igo gora

    Mundakako olatuaren itzulera zuzendua

    2008 Maiatza 15

    Mundaka herria munduko surflari onenek eta garrantzitsuenek ezagutzen dute. Betidanik izan da surfa egiteko munduko lekurik onenetarikoa Hawaii, Australia edo Tahitirekin batera. Bere ezkerreko olatua oso berezia da surfa egiteko eta horregatik Munduko Txapelketako saio bat antolatzen da urtero bertan. Txapelketa honek Billabong Pro du izena eta munduko garrantzitsuena da. Bertan 12 hondartza bakarrik sartzen dira eta munduko 45 surflari onenek parte hartzen dute.

    Surflari hauen artean Andy Irons, Joel Parkinson, Luke Egan, Taj Burrow, Mick Fanning edo Kelly Slater daude eta aurten euskaldun bat izango dugu. Aritz Aranburu izango da Euskadi ordezkatuko duen surflari bikaina. Munduko 45 onenetarikoa da eta hau lortzen duen bosgarren europarra eta lehenengo euskalduna.

    Baina surfaren festa hau arriskuan egon zen. Orain dela hilabete batzuk Astilleros de Murueta S.A.-k itsasontzi bat ateratzeko hondar pila bat kendu zuen Murueta parean eta Mundakako barran bota zuen gero. Itsasoari normalean baino hiru aldiz gehiago kostatzen zitzaion bat-batean hartu zituen harea tona horiek guztiak desgastatzea. Urak bere bidean aurkitutako traben ondorioz, Mundakako ezker olatua desagertuta egon zen momentu batean.

    Mundakako olatuarekin gertatu zenak bertako surf txapelketa bertan behera uztea ekarri zuen, munduko surf txapelketaren antolatzaileek esan zuten bezala.

    Baina, zorionez, Mundakako olatua bere onera etorri da berriz. Ikerketen arabera, urrian ez da egongo arazorik munduko surf lehiaketa jokatzeko.

    ekain | Gure txokoa | 0 iruzkin Igo gora

    Mazinger Z, robot mirarigile baten itzulera

    2008 Maiatza 15

    Mazinger Z 1978ko martxoaren 4an agertu zen lehen aldiz telebistan. Hogeita hamar urte geroago, jende asko dago sail hau ohoratzen duena.

    Telesail hau agertu zen arte, marrazki japoniarrak erabat negarreragileak ziren (Marco, Heidi, El perro de Flandes, etab.) eta 70. hamarkadako gazteak txundituta gelditu ziren sail berri hau ikustean, marrazki bizidun biolentoak baitziren.

    Telebistako kritikari batek, J. Mª Baget Herms, Mazinger Z-k “ongiaren eta gaizkiaren definizio manikeo bat eta xehetasun gabekoa” eskaintzen duela eta robotak, nagusiak ziren bi pertsonaien antzera, bizitza luzea izango duela azaldu zuen.

    Telesail hau komiki japoniar baten adaptazioa da. Telebistan agertu bezain laster jostailu dendak eta kioskoak bete zituen merchandissing mota askorekin, zeintzuk, gaur egun, errazki aurkitu ditzakegun berredizio moduan (panpinak, kamisetak, txapak).

    Internet-en etorrerarekin, telesailaren gogoeta lausoek forma hartu zuten berriz ere. Youtuben kapitulu asko daude gordeta eta egindako ikerketa baten arabera, 420.000 aldiz baino gehiago ikusiak izan dira Mazinger Z-ren kapituluak.

    lyle | Gure txokoa | 0 iruzkin Igo gora

    Fiare banku morala

    2008 Maiatza 12

    Fiare hezkuntzaren, kooperazioaren nahiz garapenaren, eta gizarteratzearen alorretan lanean ari diren berrogeita hamar elkartek baino gehiagok osatzen dute. Elkarte hau Peru Sasiak zuzentzen du eta ekonomia solidarioaren aldeko apustua egiten du egunero. Ekonomia solidarioa ondorengo ezaugarrietan oinarritzen da: berdintasun printzipioa, lan duina, ingurumenari errespetua, kooperazioa, irabazi asmorik ez izatea eta lurraldean integrazioa. Horrekin elkarte honek erakutsi nahi du posible dela hainbat aktibitate (erosi, saldu, lurra landu, kontratatu, fabrikatu…) era ezberdinean egitea, ingurumena gutxietsi gabe, gaur egun egiten zaion presioaren bitartez.

    Gaur egun entitate bankarioek izugarrizko boterea dute. Mundu guztia altxatzeko nahiz lurperaturik uzterainoko boterea dute, eta baita herrialde batzuen egonkortasuna kontrolatu ere. Hori guztia gure diruarekin gertatzen da, eta askotan, ezagutzen ez ditugun milaka eta milaka pertsonaren diruarekin ezin dezakegu jakin zer gertatzen den. Nahiz eta pertsona horiek zailtasunez eraman beraien bizitza dituzten gastu kopuruengatik, banku hauen interesak gorakada handiak izaten dituzte urtero, pertsona hauei gastuak ere areagotuz.

    Banku etikoek, aldiz, dirua aurrezten dutenei beren diruarekin zer egingo den jakinarazten diete. Gainera, banku hauek, bere kreditu jarduerarekin maila baxuenean dauden pertsonen alde lan egitea dute helburu nagusi. Fiarek bitartekari lanak egin nahi ditu diruaren sareari kontrol finkoak jartzeko asmoz.

    Horregatik, Fiare herritarren eskuetan dagoen elkartea da, herritarren hobe beharrez lan egiten duen elkartea, beraiek direlako proiektuaren oinarria ezartzen dutenak eta honi aurrera egiteko indarra ematen diotenak.

    asier1 | Gure txokoa | 0 iruzkin Igo gora

    Diktadorearen azken istilua

    2008 Maiatza 9

    Lehengo astean, apirilaren 29an, historiako azterketa izan genuen guztiok eta hau gainditu izan ala ez, denok dakigu zein pertsona mota izan zen Francisco Franco.

    Azken egun hauetan, gizon honen joku zikinaren adibide berri bat argitaratu da. Izan ere, britainiar eta espainiar prentsa bueltaka dabil, tongo izan litekeen kasu baten inguruan eta protagonista, Franco dugu.

    Diotenez, 1968. urtean ospatu zen Eurovisioko jaialdian, Francok zenbait herrialderi diru kopuru bat ordaindu zien, espainiarren aldeko botoen truke.

    Hortaz, Espainiak behin soilik irabazitako jaialdia, britainiarrek irabazi behar izan zutela diote britainiarrek eta sari bueltatzearen bila dabiltza.

    Egoera honen aurrean Masielek, “La-la-la” abestiarekin irabazle izendatu zuten abeslariak, komunikabide orotan argitaraturikoa egia denik ezeztatzen du, ziurrenera Espainiaren eta bere buruaren irudia garbitu nahian. Hala ere, esan beharra dago TVE-ko zuzendari ohiak informazioa baieztatu egin duela.

    Nik nahiago izango nuke saria britainiarren esku jartzea, bazkal ostean lasaitasun osoz fusilamentu zigorrak sinatzen zituen gizona defendatzea baino…

    ainhoa | Gure txokoa | Iruzkin 1 Igo gora

    Olinpiadak

    2008 Maiatza 9

    Lau urtero bezala, aurten olinpiadak daude Beijing-en. Denok dakizuen bezala, joku olinpiko hauetan kirol desberdin asko ikus ditzakegu: igeriketa, eskubaloia, beisbol…

    Konpetizio hau Grezia garaian sortu zen Olimpian eta jada orduan zuzia pizten zuten, beraientzat zuzia piztea sakratua baitzen. Denbora asko joku hauek gabe egon ondoren, XIX. mendean berriro ekin zieten joku hauei. Olinpiadak berriro egiteko grina sortu zitzaien Olimpiako arrastoak ikustean, aintzinean jokuengandik zuten pasioa ikusi zutelako.

    Aurten abuztuaren 8an hasiko dira jokuak. Ordura arte zuzi olinpikoa bueltaka dabil munduan barrena. Arazo batzuk izan ditu bidan zehar. Jende asko zuzia hartzen saiatu baita. Baina gutxi falta da Beijin-era iristeko!

    Prestakuntza asko egon dira Beijing-en: estadio olinpikoa eraiki dute, 500 milioi dolar kostatu dena; beste edifizio batzuk hainbat kirol konpetizio egiteko… Hau guztia gauzatzeko eta jokuek irauten duten bitartean, lagun eta bolondres asko egongo dira bertan lan egiten.

    Jokalariek eta organizatzaileek hainbeste esfortzu egin eta gero, eta organizatzaileek diru asko gastatu ondoren, espero dut denok disfruta ditzakegun jokuak izatea!

    garbine | Gure txokoa | Iruzkin 1 Igo gora

    TELEBISTAREN BOTEREA

    2008 Maiatza 9

    1926. urtean Jonh Logie Baird fisikari britainiarrak telebista asmatu zuen, munduaren historia aldatu zuen asmakizuna.

    Espainiara, ordea, 30 urte geroago iritsi zen, 1956. urteko urriaren 28an, Televisión Española sortu zenean. Garai hartan oso jende gutxik zuen aukera telebista bat izateko; gehien bat aberatsak edo ekonomia nahiko altua zutenak izaten ziren.

    Gaur egun, ordea, gauzak asko aldatu dira. Telebista gure bizitzaren muina da. Ia etxe guztietan bat edo bi izaten dira eta geroz eta programa berri gehiago estreinatzen dira, horietako asko, reallity- ak direlarik. Kanal guztietan daude aipatutako programak. Operación Triunfo, Supermodelo, Fama-a bailar… eta ezagunena, Gran Hermano. Zortzi urte eta bederatzi edizio daramatza eta, esaten denez, hilabete gutxi barru hasiko da hurrengoa. Argi dago gustoko ditugula reallity hauek, arrakasta gehien duten programak baitira, nahiz eta askok ez onartu. Dirudienez, lotsa ematen die mota hauetako programak ikusten dituztela esatea.

    Baina, reallity-en arrakasta ez da gehien harritzen nauena; futbolak duen boterea harrigarria iruditzen zait. Izugarria da herrialde honek duen zaletasuna. Denok dakigun bezala, futbola kirolarik famatuena eta jarraituena baita.

    Adibide argi bat, Champions League-ko edo UEFA-ko partiduak dira. Zortzi milioi pertsona baino gehiago jartzen gara telebistaren aurrean, gure futbol talde gustokoena animatuz eta arazo guztietaz ahaztuz; futbolak, 90 minutu horietan, momentu onak, ziragarriak sentitzeko aukera ematen baitigu.

    Argi dago makina honek gure bizimodua erabat aldatu duela, denok baten beharra dugula. Bestela, egin dezagun proba, zuetako norbait telebistarik gabe bizitzen saiatuko al litzateke? Kapaz izango zinakete telebistarik gabe bizitzeko?

    miriam | Gure txokoa | Iruzkin 1 Igo gora

    Just another Mundua.com weblog

    Meta